Biharkoan segurtasunez manifestatuko gara

17.02.12
Hirigintza

Ermuko saihesbidearen lanak etetearen kontrako manifestazioa dela eta, biharko egunean, 12:00etatik hasi eta protesta amaitu bitartean, N-634ko errepidea, Ermuan (Bizkaia eta Gipuzkoa etorbideetan) mota guztietako ibilgailuentzako itxita egongo da. Ermuko Udalak manifestazioaren segurtasuna bermatzeko egin duen protokoloan, sor daitezkeen larrialdiak aurreikusi ditu: hala nola, bateren batek bihotzekoa izan, dialisi saio batera joan beharra, edo manifestazion parte hartzen duen bateren batek erorikoa izan eta holakoaren ondorioz arreta eman behar duten anbulantziek N-634 errepidea moztuta izatea.

Aipatutako arriskuak ekiditearren, zauritutako edo gaixotutako pertsonaren bat artatu ahal izateko eta manifestazioaren garapen egokia bermatzeko Ermuko Udalak Gurutze Gorriaren laguntza izango du, ibilbide osoan anbulantzia batek, beharrezko baliabide guztiekin, manifestazioa lagunduko du. Anbulantziak, osasun zerbitzuren bat bete behar badu eta manifestazioaren atzea utzi behar badu, Gurutze Gorriko postuan, AP-8 autopistako sarreran bigarren anbulantzia bat prest egongo da.

Jakinaren gainean daude anbulatorioan, Gurutze Gorrian, SOS Deiak zentroan eta Abeletxe Egoitzan

Honetaz gain, otsailaren 18ko larunbatean, 12:00etatik amaitu artean Ermuko Osasun Zentroaren eta SOS-Deiak Koordinatzeko Zentroaren esku-hartzea ere eskatu da, edozein larrialdiri erantzuteko antolakuntza-neurriak har eta zabal ditzaten. Anbulantziaren batek, Osakidetza sarekoa zein Ermuko Udalak jarritakoak, manifestazioak duen ibilbidea zeharkatu behar badu, bai anbulantziarentzako bai manifestazioan parte hartzen dutenentzako ziurtasun neurri guztiak berma daitezen.

Bestalde, Abeletxeko zahar-egoitzean aipatutako informazioa ere zabaldu da, bertako egoileak bisitatzera datozen senide zein lagunek hau guztia kontuan har dezaten eta 12:00etatik 14:00etara Bizkaia zein Gipuzkoa etorbideak zeharkatu behar badituzte bisita ordua, aurreratuz edo atzeratuz, molda dezaten, errepidea itxita egongo baita.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte