Interferencies, G. Clooneyren azkena eta abenturak 3D zine programazioaren proposamenak otsailaren azken asterako

22.02.12
Ermua Antzokia

Asteroko legez, ostegunean emango dio hasiera Ermua Antzokiak zine programazioari. Asteari Interferencies tituluko filma oso bereziarekin emango zaio hasiera. Katalunian grabatutako fikziozko filma da, krisialdi ekonomiko globalaren inguruko hausnarketa egiten duena. Interferenciesek izenak jartzen dizkie krisialdiaren erantzuleei, horren eraginez milioika pertsonek txirotu egin baitira. Filma Quepo Fundazioak eta Zorraren Behatoki Globalak garatu dute, kritikak oso harrera ona egin dielarik. Maiatzaren 15eko izenaz ezagutzen dugun mugimendua dokumentatzen lehena izan zen eta errodajean bertan hasi baitzen. Interferencies zorrari buruz herriko Kooperazio Kontseiluak antolatutako jardunaldien barne emango da. Proiekzioaren ostean hitzaldia egingo da Yolanda Fresnillo ikerlariarekin, zeina Zorraren Behatoki Globaleko kide Katalunian eta filmean prestatzen ibili den partaidea den. Proiekzioa iluntzeko 8:30etan hasiko da eta Jatorrizko Bertsioan emango, gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda zapatuan iritsiko da. Alexander Payne zuzendariaren ‘Los Descendientes’ titulukoa ikusi ahal izango dugu, horren protagonista George Cloonye delarik. Filma tragikomedia bat da, hala kritikak nola ikusleek goratu egiten dutena eta hiru astez jarraian pelikularik ikusiena izan duguna Espainian. Bost nominazio ditu Oscar sarietarako, pelikula onenari eta zuzendari onenari, besteak beste. Los Descendientes larunbat arratsaldeko 7:30etan, igande gaueko 22:00etan eta astelehen iluntzeko 8:30etan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena, Tarsem Singh zuzendariaren ‘Inmortals’ 3 dimentsiotan da. Abenturako filma epikoa da, 3D teknologiak ematen dion ikusgarritasunarekin. Protagonista Mickey Rourke da. Antzinako Grezian Epiro arkua lortzeko xedez gizonek Jainkoen kontra izandako guda kontatzen du. Teseo izango da gizonen buru, zeinak Hiperion Erregeari aurre egingo dioen arkua lortze arren. Filmak ikuskizun eta dibertsioaren aldeko apustu garbia egiten du, adin oroko ikusleak entretenitzeko. Bi aldeiz proioektatuko da, larunbat gaueko hamarretane ta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Haurrentzako igandeko saioan, arratsaldeko 5etatik aurrera, Luke eta Lucy titulukoa ikusteko aukera izanen dugu. Willy Vandersteenen komikietan oinarritzen den animaziozko filma zoragarri eta Belgikarra. Luke eta Lucy abentura bila dabiltzan lagun bi dira. Texaseko Rangersekin bat egingo dute Jim Parasite maltzurrari aurre egiten laguntzeko. Akziozko filma dibertigarria, animazio ikusgarria duena. Lucy eta Luke euskaraz emango da, igande arratsaldeko 5etan.

Informazio gehiagorako, ikus Antzokiko mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu