Gorakada taldeak ‘Ogro txikia’ haurrentzako ikuskizunarekin dator Antzokira

24.02.12
Ermua Antzokia

Gorakada taldeak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar larunbat arratsaldean Ermua Antzokian. Gorakadak “Ogro txikia” izeneko ikuskizuna dakar. Obra Agurtzane Intxaurragak zuzentzen du, eta Suzanne Lebeauren ipuinean oinarrituta dago. Antzezleak: Iñake Irastorza, Aritza Rodriguez eta Javi Tirado dira. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da eta hirurogei minutu iraungo du. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko programazioaren barne txertatzen da. Sarrerak 4 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 6 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia euskaraz egingo da.

Gorakada taldea 1989. ekin zion haurrentzako ikuskizunak prestatzeari, ipuin klasikoak oinarri harturik. Bere muntaietan ohiko eta ezaugarri da, txotxongiloak eta aktoreak uztartzea.

Sinopsia

“Ogro txikia” obran, ogro baten semeak bere zoriari ihes egitea erabakitzen du, bere bizitza gidatu nahi du, bere zorigaiztoko patuaren aurka egin nahi du borroka. Horretarako, hiru proba pasatu beharko ditu bere patu eta grina ilunen kontra eginez. Erabakiak hartzeko garaia da, errealitateari aurre egin eta bere bidea aurkitzeko garaia. Baina bere helburua lortzeko bere aitarengandik hartutako gose basati eta haragi samurrarekiko grinaren eta bere ama babeslearen munduarekin bakean bizitzeko gogoen eta samurtasunaren artean erabaki beharko du.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'