Udalbatzarrak hileko Osoko Bilkura egingo du asteazkenean

27.02.12
Erakundea

Udalbatzak hileko Osoko Bilkura egingo du asteazken arratsaldean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu beranduago bigarrenean bada. Eguneko gai-zerrenda bost puntuk osatzen dute. Lehenengoan aurreko hainbat bileretako aktak onartuko dira.

Bigarrenean, Genero-indarkeriaren eta sexu-erasoen biktima izan diren emakumeenganako arreta hobetzeko, jarduketa- eta erakunde-arteko koordinazio-protokoloa hizpide izango eta hori onartuko da. Hirugarren gaiak, baita ere emakumea izango du ardatz, Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko egunerako, Berdintasunaren Udal Kontseiluak proposatutako mozio-adierazpena onartuz.

Laugarrenean, Kontseilu errektoreak 2012ko otsailaren 1ean eginiko bilkuran Udal Kirol Erakundearen estatutuen 7.1 a) artikuluaren zati bat aldatzeko hartu zuen erabakiaren berretsi eta hasierako izaeraz onestea. Bosgarren eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26