Martxoak zine programazio berri eta interesgarria dakar Ermua Antzokira
Ermua Antzokiak hilabete eta programazio berria hasiko du bihar. Horregatik, jada, martxoko bonoa eskuragai dugu bai Lobianon baita ere Antzokiko takilan bertan. Hilabete honetan zine komertzialeko eta zineklubeko saioetara euro baten truke joatea ahalbidetzen duen bonoak 15 euro balio du.
Zine komertzialean 10 filma ikusi ahal izango ditugu, gehienak azken Oscar sarietara izendaturik izan direnak. Steven Spilbergen ‘War Horse’, Bennet Milleren ‘Moneyball’, Martin Scorserseren ‘La invención de Hugo 3D’ eta Rodrigo Garciaren ‘Albert Nobs’ filmen artean 26 izendapen bildu dituzte, irrikatutako estatuatxoa eskuratzeko xedez. Horiez gain, bertako zinea ikusteko parada ere izanen dugu, Mariano Barrosoren ‘Lo mejor de Eva’, Iciar Bolliainen ‘Katmendú, un espejo en el cielo’, Paco Rocaren komiki arrakastatsuan oinarrituriko animaziozko ‘Arrugas’ eta Javier Calderaren ‘Promocion fantasma’. Horiez gain, aipagarria da baita ere, Clint Eastwooden azkena, ‘J.Edgar’ eta ‘El invitado’, zeina Denzel Washintonek protagonizatzen duena.
Horiez gain, martxoko zineklubean beste bost filma ikusi ahal izango dugu. Ostegunetako saio horretan azken denboraldiko hainbat filma arrakastatsu proiektatuko direlarik; besteak beste; Radu Mihaileanuren ‘La fuente de las mujeres’; Valeria Donzelliren ‘Declaración de guerra’ eta Michael Fassbenderrek protagonizatzen duen ‘Shame’ zinta polemikoa. La sal de este mar filma palestinarra ere proiektatuko da zineklubean eta martxoaren 1ean Laburbiraren edizioa ikusi eta gozatzeko aukera izango dugu ermuarrok. Eruskarazko laburmetzaietara hurbiltzeko aukera paregabea, gainera David Zabala zuzendariak saioan parte hartuko du.
Haurrentzako filmeei dagokioenez, ‘Los Muppets’ panpinen azken abentura abentura gozoa, kika Superbruja y el viaje a Mandolan’, Knisterrek idatzitako Kika liburu famatuetan oinarriturikoa; Martin Sacorserseren ‘La invención de Hugo’, zoragarria eta euskarazko ‘Malutatxo’ eta ‘Aita zonbia naiz’.
Programazioa asteroko legez, bihar hasiko dugu. Oraingo honetan zita oso bereziarekin, Laburbiraren 9. edizioaz gozatzeko aukera izango baitugu. Zortzi filma labur proiektatuko dira eta horien artean Gotzon Elortza euskara hutsean eta Frankoren diktaduran grabaturiko Aberria. Horrekin batera beste zazpi lan pasako dira, guztiak motzak nahiz iraupen ezberdina izan. Emanaldian izango da David Zabala zuzendaria, zeinak Paul Urkijorekin batera ‘Ohe azpiko zera’ granatu zuen. Azken hau ere saioan ikusi ahal izango da eta Zabalak lanaren ezaugarriez mintzatuko da. 2012ko Laburbira zineklubaren ohiko ordutegia mantenduko du, iluntzeko zortzi eta erdiak.
Zine komertzialaren txanda zapatuan iritsiko da. Mariano Barroso zuzendariaren ‘Lo mejor de Eva’ titulukoa ikusi ahal izango dugu, horren protagonista Leonor Watling delarik. Karga erotiko handia duen drama psikologikoa da, non epaile zorrotzak aurre egin beharko dioen lekuko batek eragiten dion erakargarritasun eta irrikaz. ‘Lo mejor de Eva’ larunbat arratsaldeko 7:30etan, igande gaueko 22:00etan eta astelehen iluntzeko 8:30etan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena, Clint Eastwood zuzendariaren ‘J. Edgar’ da, Leonardo Di Caprio aktore protagonista delarik. Filmak Estatu Batuetan izan den pertsonai boteretsu eta polemikoaren bizitza kontatzen du; 40 urtez eta hil arte FBI agentziako zuzendari izan zen J. Edgar Hooverrena, hain zuzen ere. Haren heriotza orain 40 urte gertatu izan arren, filma polemikaz blai iristen da. Bi aldiz proiektatuko da, larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan.
Para redondear la sesión infantil del domingo a las 17:00 podrá verse Los Muppets. Los extraordinarios teleñecos creados por Jim Henson regresan una vez más a la gran pantalla con una divertida historia que hará las delicias de grandes y pequeños. Los Muppets llegan a Ermua además tras haber ganado el Oscar a la mejor canción en la última entrega de los Oscar.
Haurrentzako igandeko saioan, arratsaldeko 5etatik aurrera, Los Muppets titulukoa ikusteko aukera izanen dugu. Jim Hensonek sorturiko Teleñeko apartak pantailara bueltatuko dira, txiki, gazte nahiz helduei gustatuko zaien abentura dibertigarriaz. Muppetsak abesti onenaren saria eskuratu dute aurreko asteko Oscar sarietan. Igande arratsaldeko 5etan.
Informazio gehiagorako, ikus Antzokiko mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu