Batzar Nagusiek Foru Aldundiari eskatu diote Ermuko saihesbidearen obrak ekiteko

01.03.12
Hirigintza

Bizkaia osoan nabari da Ermuko saihesbidea egiteko dagoen beharra. Horrela ondorioztatzen da, atzo Bizkaiko Batzar Nagusietan Talde Popularrak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamena onartu eta aurrera atera izana. Proposamena –mozioa- atzo Gernikako batzarretxean egindako plenoan hizpide izan eta bozkatu zen. Talde popularreko bigarren taldeburuak, Jesus Isastik, proposamena aurkeztu eta azaldu zuen. Obrak esleitzeko jarraitutako bidea kronologikoa gogoratu zuen eta Batzar Nagusiek bi gauza Foru Aldundiari eskatzeko: “Ermuko saihesbidearen lanak urtealdi honetan bertan has daitezala eta une honetatik hasi eta azpiegitura hori amaitu bitartean ahalbideratu dezala udalerriko herritarrek doan A-8 autobidea saihesbidetzat erabili dezatela Ermutik Igorrera bitartean”. Proposamenak PP, PSE-EE eta Bildu taldeetako kideen aldeko 28 boto lortu zuen, EAJko 22 ahaldunek kontrako bozka eman zutelarik.

Onartutakoa -bere izenak dioen bezala- arauz bestekoa da. Hots, ez da araua, ez betebeharreko agindua, eskaera baizik, Foru Aldundiarengan egonik hori onartu eta betetzea ala ez. Eskarioi so egin eta horiek betetzeko erregua da, ikusi beharko duguna bere helburua betetzen duen ala ez, gehiengoaren nahia izanik ere, ez baita derrigorrezkoa. Ermuko Udalbatza ordezkatua egon zen atzo Gernikan, eguneko gai-zerrendako hamabigarren eta azken puntuaren eztabaida eta bozketaren lekuko izateko. Totorika alkatea eta bere taldeko Felix Prol eta Jose Luis Araujo, eta PP taldeko Fernando Lecumberri alkateordeek eta Bildu taldeko Iker Saenz de Zaitegi bozemailea Gernikako saioan egon ziren bilkura zuzenean segitzen.

Foru Aldundiak bere erabakia hobe pentsatuko eta saihesbidearen lanak laster hasiko dituen esperantza dute herriko talde politiko gehienak

Totorika alkateak “Ermuko herriaren aldarria entzuteko” eta Batzar Nagusietan erabakitakoa errespetatzeko” eskatu zion atzo Foru Aldundiari. Udaletxeko PSE-EE, Bildu eta PP taldeetako bozemaileek atzo esan zutenez Foru Aldundiak bere erabakia epe laburrean birplanteatuko duenaren esperantza dute, eta aurtengo ekitaldian bertan saihesbidearen lanak hasiko dituela esperoz.

Batzar Nagusien plenoa amaitu eta gero, Carlo Totorikak, PP taldeko Lecumberri eta iker Saenz de Zaitegi bozemaileekin batera Aldundiko arduradunei “Ermuko herriaren aldarria entzuteko” eta “gaur Batzar Nagusietan azpiegituraren inguruan erabakitakoa errespetatzeko” eskatu zien.

“Saihesbidea obra garrantzitsua eta oso premiazkoa da Ermuarentzat. Atzerapenek ez dute balio, gaur hemen gaude Aldundiak bere erabakia hobe pentsatuko duenaren esperantza mantentzen dugulako” gehituz jarraian.

Azkenik, Totorikak azpimarra zuenez historikoki “Ermuak gauza asko egin izan ditu Bizkaiaren alde” eta horregatik gaurko plenoan adierazi diren “Ermuko herriaren interesak eta Batzar Nagusiaren eskariak errespetatu beharra dago”.

El Mundo egunkarira lasterbidea, Europa Press albiste agentziaren idatzia jasotzen baitu bilerako gorabeherekin

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da