Ados Teatroa, Wilt antzelana aurkeztuko du Antzokian

02.03.12
Ermua Antzokia

Ados Teatroa, ‘Wilt’ antzezlana dakar gaur gauean Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Lana Tom Sharpe idatzitakoa da. Hori oinarri harturik, moldaketa egin delarik. Garbi Losadak zuzentzen du antzezpena. Antzezleen artean, aktore ospetsuak ditugu Mikel Laskurain, Aitziber Garmendia, Ainere Tolosa eta Xabi San Sebastian, hain zuzen ere. Antzezpenean ez da Mikel Losada aktore ermuarra egongo, nahiz eta horrela iragarrita egon. Antzezpena euskara hutsean izango da.

Sinopsia

Thom Sharpe benetako erreferentea da gaur egungo umorezko literaturan. Mende honetako libururik komikoenetakoa dugu Wilt eta dagoeneko 10 milioi baino saldu dira. Bertan, literatura irakaslea, desagertutako emaztea, hormigoian sartutako panpina puzgarria, poliziaren ikerketa zentzugabea eta beste egoera surrealista asko nahasten dira. Sharpek haien guztien kontra egiten du, iseka eginez.

Familiari, hezkuntzari, aberatsei, behartsuei, ikasleei, poliziari, elizari, haragizko pastelei, komunerako detergenteari barre egiten die. Ezer ez zaio ihes egiten haren ikuspegi ironikoari.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'