Cinco horas con Mario, ikusgai Ermua Antzokian

08.01.12
Ermua Antzokia

Pentación Espectáculosek ‘Cinco horas con Mario’ antzezlana dakar ostiral gauean Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Lana Miguel Delibesek idatzitako eleberri arrakastatsua da. Hori oinarri harturik, moldaketa egin delarik. Josefina Molinak zuzentzen du antzezpena eta interprete bakarra Natalia Millan da. Kritikak oso ondo hartu du proposamen berria eta baita ikusleek ere. Antzezpenak laurogeita hamar minutu irauten ditu eta gazteleraz izango da.

Sinopsia

Urteen poderioz, Miguel Delibesek idatz izuen Cinco horas con Mario gaur egungo klasiko batean bihurtu da, eta protagonista, Carmen Sotillo, antzerkiko pertsonaia handi batean, dagoeneko ikusle-belaunaldi askok ezagutzen dutena eta ezagutzen jarraituko dutena.

Natalia Millánek lan borobila egiten du Carmen Sotilloren protagonistaren papera egiten: ustekabean, Mario senarra galdu berri duen emakumearena. Bisitariek eta familiak alde egin ondoren, bakarrik geratzen da senarraren hilotzarekin, azken gaueko beilan, eta bakarrizketa-elkarrizketan hasten da harekin. Halaxe ezagutuko ditugu bien izaera eta bikotearen arteko arazoak.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'