Trastada Teatrok, ‘Un loco de desatar’ antzelana dakar Antzokian

15.03.12
Ermua Antzokia

Trastada Teatrok, ‘Un loco de desatar’ antzezlana dakar bihar gauean Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek zortzi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Lana Juan Sanchez Vallejo mediku psikiatrak idatzitakoa da Rosa Martínez-Alcocerrek zuzentzen du antzezpena eta Sardo Irisarri da antzezlea. Hirurak eibartarrak dira, jaiotzez edo bertan bizitzeagatik, kasuan kasu. Antzezpenak ordu bete pasatxo irauten du.

Sinopsia

Eroetxe batean hogei urte eman ondoren, laster alta jasotzear dagoen ‘El Cosmico’ren abenturak eta, batik bat, zoritxarrak kontatzen dira emanaldi honetan. Ezagutzen ez duen gizarte bati aurre egiteak sortzen dion beldurrak, ero batek nekez, azaldu dezakeen gordintasun eta argitasunez ezagutuko ditugu, pertsona maitekor hauek beraien bizipenei ematen dieten umore gezi-gozoarekin aurkeztuko digutelarik.

Erronka antzezlearentzat eta aukera paregabea obra on bati kusi nahi duen ikuslearentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'