Datorren astean konponduko dira Iparragirretik San Rokera doazen eskailera mekanikoak

20.03.12
Erakundea

ThyssenKrupp enpresak datorren astean konponduko du Iparragirretik San Rokera doazen eskailera mekanikoen lehenengo zatia. Horrela eman du aditzera udal Bulego Teknikoko bozemaile baimenduak. ThyssenKrupp Igogailu enpresak Eibarren duen delegazioak hori ziurtatu dio Udal Zerbitzu sailari posta elektroniko bidez igorri duen mezuan. Delegazioaren ordezkariak aipatu mezuan dioenez aste honetan jasoko dute konponketa egiteko beharrezkoak kdituzte jatorrizko aldagaiak. Eta horiek jaso eta gero, konponketa martxoaren 26tik 30era bitarteko astean egingo dutela gehitzen du. Eskailerak martxan jartzeko asmoa izanik aste amaierarako.

Aipatu eskailera zatia otsailaren 1etik geldi eta funtzionatu gabe dago eskailera-mailak mugi eta jasotzen dituen kateak apurtuta baitaude. Sistema mekaniko hori Schindler enpresak jarritakoa da eta, mantenua egiteko enkargua eman zaio enpresari jatorrizko aldagaiak lortzea asko kostatzen ari zaio, eske baitaramatza hainbat aste. Izan ere, aldagaiak lortzeko hilabete eta erdi pasa behar izatea larregi dela kontsideratzen baita.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako