Shame, El Invitado eta Scorseseren azken filma asteburuan ikusgai Antzokia

21.03.12
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak ohiko legez ostegunean emango dio hasiera asteko zine programazioari. Bihar, Steve McQueenek zuzendutako Sahme filma polemikoa proiektatuko da. Aktore protagonista Michael Fassbender da, azken boladan ospe gehiena metatu duen aktore gaztea. Filmak Nueva Yorkeko gazte baten bizitza kontatzen du, harreman serio eta egonkorrak ezartzeko eta bizitza sexual partikularra antolatzeko arazoak dituena. Kritikaren ustez Shame filma aztoratzaile, basati eta zuhurra da. Fassbenderrek lan honengatik Volpi saria jaso zuen Veneziako azken jaialdian eta filma bere garaile suertatu zen Savillako zine jaialdian. Shame jatorrizko bertsioan emango da, gaztelerazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Filmak ez du inor epel utziko.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko. Arratsaldeko zazpi eta erdietan ‘La invención de Hugo’ titulukoa proiektatuko da lehenengoz. Filma Martin Sacorsese zuzendariren azken lana da eta 3 Dimentsiotan proiektatuko. Brian Selznick gazteentzat idatzitako eleberrian oinarritzen da filma. Oscarren azken edizioan 5 sari bildu ditu, nonimaturik zegoen hamaiketatik. 3D teknologia maisuki erabiliz, emaitza ikusgarria da. Filma zine eta liburuak maitatu izanaren seinale da, gazte nahiz adinez nagusientzat oso aproposa eta gomendagarria. Filma ikusteko beste hiru aukera izanen dugu: igande arratsaldeko 5etan haurrentzako saioan, egun bereko gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren proposamena ‘El Invitado’ titulukoa da. Filma Daniel Espinosa zuzendariarena da eta aktore protagonista Denzel Washington ospetsua da. Akziozko filma da, Hegoafrikan garatzen dena. Protagonista CIA agentziako agente sartu berria da, zeinak ernegatu arriskutsu batekin kolaboratu beharko duena, erail nahi duenak atxilotzeko xedez. Aktoreen lan onak eta zuzendariaren irmotasunak thriller indartsu eta kementsua da, ikusleak gozaraziko duena. El invitado larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan proiektatuko da.

Argibide gehiagorako ikus: www.ermua.es/ermuantzokia

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa