Russian Red taldeak ‘Fuerteventura’ diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian
‘Russian Red’ taldeak, Lourdes Hernández kantautoreak, ‘Fuerteventura’ izeneko azken diskoa aurkeztuko du aste honetan Ermua Antzokian. Kantaldia martxoaren 23ko ostiralean izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Hernandez indie eta folk estiloak lantzen dituen kantaria da. Hernandez ezaguna da pertsona ugarirentzat ‘Feist’ goitizenaz, haren jarrera mikrofonoaren aurrean ispilu hartzen duen izen bereko kantari Kanadiarrarekin lotzen baitute. Russian Redek bere letrak idatzi eta interpretatzen ditu. Hernandezek ingelesez idatzi eta kantatzen du bere instintuari jarraiki, betidanik musika hizkuntza horretan entzun izan duelako. Hernandez PJ Harvey, Kristin Hersh, Cat Power edo Dolly Partonekin alderatzen dute.
Russian Redek bi disko kaleratu ditu: I love your glasses (2008an) eta Fuerteventura (2011n)
2007ko udaberrian, Fernando Vacas ekoizle Kordobarra ezagutu zuen Lourdesek eta horrek berak zuzentzen zuen Eureka zigiluarekin diskoa grabatzea proposatu zion. Bere lehenengo lana izan zen eta I love your glasses tituluaz plazaratu zuen. Lana kaleratu eta laster batean salmenta arrakasta lortu zuen, kritika adituak urteko talde errebelaziotzat jo zuelarik. 2009. urtearen amaiera urrezko diskoa jaso zuten, albumaren hogeita hamar milatik kopia saldu eta gero.
2011ko maiatzean taldeak ‘Fuerteventura’ izeneko bigarren diskoa argitaratu zuen. Disko hori Glasgowko ‘Castle of Doom Studios’ estudioetan grabatu zen, Tony Dooganek produzitu zuelarik Belle and Sebastian taldeko hainbat kideren laguntzarekin. Urte bereko urrian Russian Redek artina espainiar onenaren MTV saria jaso zuen. Lanak hamabi abesti ditu, zeinak zuzenean Ermuan entzun ahal izango ditugunak.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu