Udalbatzarrak asteazkenean egingo du martxoari dagokion Osoko Bilkura

26.03.12
Erakundea

Udalbatzak hileko Osoko Bilkura egingo du asteazken arratsaldean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Eguneko gai-zerrenda hamabost puntuk osatzen dute. Lehenengoan aurreko bilerako akta onartuko da.

Bigarren puntutik bosgarrenera Alor ekonomikoko hainbat gai jorratuko dira. Hasteko, bi dekreturen berri emango da; lehenak 2011. urtealdi ekonomikoko udal Aurrekontuaren Kitapena onartu du eta, bigarrenak, urtealdi horretako kreditu-geldikinak 2012koari gehitzea xedatzen du. Jarraian, Kontu-hartzaileak aurrekontuen egonkortasunari buruzko txostena azalduko du.

Bosgarren puntutik bederatzira artean, hainbat mozio tratatuko dira. Bilduk bi aurkeztu ditu, lehena sektore publikoaren erreformari buruzkoa eta bigarrena, lan-erreformari buruzkoa. Ezker Anitzak eta PSE-EE-PSOE alderdiek ere lan-erreformari buruzko testu bana tajutu dute. PSE-EE-PSOEk azkenik, Zahartze Aktiboaren urtea ospatzea proposatzen duen mozioa aurkeztu du baita ere.

Hamargarrenean, Ermuko Udalak bat egingo du krisialdietan nazioarteko elkartasuna aldarrikatzearen aldeko Euskal Fondoaren adierazpenarekin. Hamaikagarrenean Gizarteratzeko udal laguntzak eskuratzeko araudia onetsiko da. Ondorengo bietan Kultura eta gazteria gaietako laguntzak eta diru-laguntzak arautzen dituen oinarri espezifikoen aldaketak onetsiko dira. Eta gauza bera egingo da Gizarte eta osasun gaietarakoekin. Hamalaugarrenean, Alkateak eskuordetzeak xedatuz eman zuen 1707/2011 dekretua aldatzen duen Alkatetza-dekretuaren berri emango da. Hamabosgarren eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26