Albert Nobbs, Promoción fantasma eta Aita zonbia naiz filmek bukaera emango diote martxoko zine programazioari
Asteburu honetan bukatuko da martxoko zine programazioa. Ostegunean ez da zineklubeko proiekziorik izango, sindikatuek deituriko Greba Orokorraren eguna delako.
Hori horrela, programazioari larunbatean ekingo zaio. Egun horretan Promoción fantasma titulukoaren lehenengo emanaldia izango da, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Filma Javier Ruiz caldera zuzendariarena da, barrez lehertzeko moduko komedia. Aktore protagonistak Raul Arevalo eta Alexandra Jimenez. Filmean arazo psikologikoak dituen eta agerraldiak izaten dituen irakasleak bere bizitzako erreonkarik nagusienari aurre egingo dio; ikasle talde xelebreak ikasturtea gainditu dezala lortzea, horiek ikastetxe osoa suntsitu baino lehen. Promoción fantasma filma sinpatikoa da, atsegina eta abiadura handikoa, raul Arevaloren ohiko lan ona alde duena. Filma igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena, Rodrigo Garcia zuzendariaren Albert Nobbs titulukoa da, zeina Glenn Glose protagonistak duen eta Oscar sarietako azken edizioan hiru izendapen izan duen. Ekintza XIX. mendeko Irlandan gertatzen da, emakume batek lan egin ahal izateko gizonezko jantzi eta ezkutuan ibili behar duenean, Gizonezko moduan mozorrotzean amodiozko hiruki xelebrean harrapatua izango da. Filma sendoa da, Glenn Flosen interpretazio aparta duena. Albert Nobbs larunba gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan proiektatuko da.
Haurrentzako saioari dagokionez, igandeko arratsaldeko 5etatik aurrera, Aita zonbia naiz titulukoa proiektatuko da. Honetan ehortetxe batean bizi den nerabe gotiko baten bizitza-heriotza eta gorabeherak kontatzen dira. Egun batean gaiztakeriari aurre egitea bere bizi-heriotzaren filosofia egingo du. Aita zonbia naiz filma dibertigarri, originala eta bisualki ondo egina dagoena da.
Argibide gehiagorako ikus antzokiko mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu