Atzerriko immigrazioarekiko pertzepzioak eta jarrerak: 2012ko barometroa Ermuan
Gure Udala eta Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU ikerketa soziologiko bat egiten ari dira udalerrian ermuarrok atzerriko immigrazioarekiko ditugun pertzepzioak eta jarrerak jaso ahal izateko. Ikerketa horren barne telefono bidez eta adinez nagusiak diren pertsonen artean ia laurehun inkesta egitea aurreikusita dago. Inkesta eta telefono deiak bi astetan zehar egitea aurreikusi da, iritziak biltzeko prozesua hasita dagoelarik. Datorren astean eta herritarron lankidetzari esker, inkestak amaitzea espero da. Zehazki, 385 inkesta egingo dira telefonoa medio dela, 18 urtetik gorakoen artean. Inkesta adin eta sexuaren araberako talde ezberdinei egingo zaie. Inkesta egin ahal izateko deia nori egiten zaion aleatorioa da.
Galdetegi horren bidez jasotako erantzunak alderatu ahal izango dira Immigrazioaren Behatokiak 2011n Euskadiko Autonomi Erkidegoan osoan jasotakoekin. Horretan migrazioarena urrean euskal gizartea osatzen dugunon jarrera, sinesmen, iritzi eta baloreak jasotzen dira. Ikerketak iritzi horiek azken urteotan izan duten garapen edo eboluzioa erakusten dute.
Udalak dei egin digu ermuarroi elkar hizketa egiteko telefonoz deitzen badigute gure lankidetza eskaini eta lagundu dezagun.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako