Hil arte bizi komedia aurkeztuko du Txalok Ermua Antzokian

30.03.12
Ermua Antzokia

‘Txalo’ produkzioak, ‘Hil arte bizi’ antzezlana dakar Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Begona Bilbaok zuzentzen du antzezpena. Antzezleen artean, aktore ospetsuak ditugu Sara Cozar, Iker Galartza eta Joseba Usabiaga, hain zuzen ere. Antzezpena euskaraz izango da.

Sinopsia

Hil arte bizi adiskidetasunaren mugen inguruan egiten den hausnarketa da. Nacho, Angel eta Maria. Bi gizon eta emakume bat eta jakina… gutxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, … edo ez. Zerbait gertatuko da. Larria izango da beraien adiskidetasuna kolokan jarriko baitu. Zer egingo zenuke zure bikoteak zure lagun minarekin alde egingo balu? Biei barkatuko zenieke? Bietako bati? Ez bati , ez besteari? Eta heriotza tartean bada…dena ezberdin ikusten da? Edozer barka zenezake maitasunagatik? Eta adiskidetasunagatik?

Min egitea baino Egia ezkutatzea hobea da? Zein da zure aukera? Hil arte bizi.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'