The Artist, Oscar sarietako garaile nagusia, Ermua Antzokian ikusgai asteburuan

09.04.12
Ermua Antzokia

Ostegunean hasiko da asteko zine programazioa, zineklubeko emanaldiarekin. Aste honetan Alain Resnais zuzendariaren ‘Las malas hierbas’ titulukoa ikusi ahal izango dugu. Resnaisek nouvelle vague izeneko korrontearen sortzaileetariko bat izan da, Truffaut eta Godardekin batera. Resnais zuzenariak laister 90 urte beteko ditu. Malas hierbas drama indartsua da, kritika oso onak jaso dituenak. Filmean lapurtua izan den poltsa aurkitzeak ekar ditzakeen hainbat arazo kontatzen ditu. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Michel Hazanavicius zuzendariaren The Artist filma proiektatuko da, urteko ezusteko arrakastatsuena. Protagonista Jean Dujardin da eta ezer gutxi dago gehitzeko, idatzi eta esan den guztiaren ondoren. Sariak argi uzten dute: 5 Oscar; 6 Cesar eta 3 urrezko globok zinearen bitxi aparta honen kalitatea agerian uzten baitute. The Artist igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko parada izango dugu.

Asteko bigarren aukera Antonio Chavarrias zuzendariaren ‘Dictado’ titulukoa. Filmeko protagonista Juan Diego Botto da. Filmak Juliaren istorioa kontatzen du, bere gurasoak hiltzean haien laguminak, Danielek, bere kargua egiten baitu. Julia neskatila ez da ematen duen neska trankila, Daniel betirako ahantzi nahi lituzkeen gertaerak berragertzeko arriskua dute. Dictado filma indartsua da, thriller eta terrorearen artean dagoena.Filma deserosotasuna eragingo dio ikusleari. Dictado larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.

Haurrentzako emanaldia igande arratsaldean izango da, ohiko legez. Arratsaldeko bostetako emanaldian La isla misteriosa, Viaje al centro de la tierra 2 ikusi ahal i zango da. Abentura filma dibertigarria. Mapetan agertzen ez den irla misteriotsuan gertatuko da akzioa, bertan aparteko sekretua gordetzen delarik.

Argibide gehiagorako ikus, Antzokiko mikrositea

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'