Intocable, takila sutan jarri duen filma ikusgai Ermua Antzokian asteburuan
Asteroko legez, ostiralean emanago diogu hasiera zine emanaldiei, zineklubeko saioarekin. Aste honetako emanaldia berezia izango da, Gorabide fundazioaren 50 urtemugarekin bat egin eta hori ospatuko baitugu. Gorabide ezgaitasun intelektuala duten, pertsonen, horien familia eta tutoreei laguntza emateko xedea duen fundazioa da. Chema Sarmiento zuzendariaren ‘Viene una chica’ tituluko filma proiektatuko da, arratsaldeko 8 eta erdietatik aurrera. Filma dibertigarri honetan Tinoren bizitza kontatzen da, down sindromedun 17 urteko gaztearena. Bere bizitza ikastetxera joatea, arreba eta amodio kontuetan laguntza ematen dioen lehengusuaren artean pasatzen da. Nolanahi ere, Tinori ordua iritsi zaio bizitzari aurre egin eta begirada berriaz begiratzeko.
Zine komertzialaren txanda, larunbatean iritsiko zaigu. Arratsaldeko zazpi eta erdietan, martxoaren 9an estreinatu zenetik jada 10 milioi euro baino gehiago bildu dituen filma ikusi ahal izango dugu, Intocable titulukoa. Zuzendariak Olivier Nakache eta Eric Toledano dira. Denboraldiko ezustekoa eman du filma frantses honek. Benetako historian oinarriturik dago eta gurpil aulkian paraplegiko dagoen aristokrata eta bere zaintzailea izango den gaztearen arteko harremana kontatzen da. Gaztea, auzo pobre batetik atera berria da. Bikotearen abenturak ingelesez errodatuta ez dagoen filma ikusienena bihurtu dute. Bi aukera izanen dugu ikusteko, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Bigarren proposamena Contraband titulukoa da, Mark Wahlbergek protagonizaturiko thriller konplexu eta sutsua. Kontrabandoan ibilitako gaizkilea zeregin berberera bueltatu behar izaten da, droga negozio eskasetan sarturik dagoen koinatuari laguntzeko. Oraingo honetan, milioi dolar faltsuak sartu eta banatu beharko ditu EEBBetan, familia sare kriminal baten eskuetan erori aurretik. Contraband larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.
Haurren emanaldiari dagokionez. Asteburu honetan, Una avnetura extraordinaria titulukoa proiektatuko da arratsaldeko 5etan. Artikoko izotzean harrapaturiko bale taldearen istorioa kontatzen da. Ikusezinak diren kideak elkar lagundu beharko diote, bizitzari eutsi ahal izateko. Aparteko abentura, emozionantea benetan. Familia guztiarentzat aproposa da. Errealitatean du bere oinarria du filma honek.
Argibide gehiagorako ikus: www.ermua.es/ermuantzokia
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu