Doctor Deseo taldeak kontzertua emango du Antzokian bere azken diskoa aurkezteko
Doctor Deseo, rock musika talde bilbotarra, emanaldia emango du Ermuan aste honetan. Taldea kaleratu duen hamahirugarren diskoa aurkeztera dator, “Al amanecer…seguir soñando” titulukoa eta atera berria dena. Ikuskizuna apirilaren 20ko ostiralean izango da, Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda.
Talde bilbotarra eskenatokietara bueltatzen da, zuzeneko ikuskizuna aurkezteko, formatu intimo, magiko eta berritzaile bate, ezarritako mugak apurtu eta gainditzeko asmoz. Lan honetan hainbat musikariren kolaborazio izan du, sokakoetan, saxoan, klarinetean eta flautan, esaterako…Disko berri taldearen hamahirugarrena da eta bira esklusiboa egiteko pentsatuta dago. Horrekin, estatuko antzoki garrantzitsuenetatik pasako dira.
Doctor Deseo erroturiko euskal taldea da, hogei urte baitaramatza lanean, musika egiten eta jarraitzaile ugari batzen. Bere ezaugarri nagusietakoak dira, letra eta soinu azidoak eta eszenatokian aurkezpen indartsuak egitea, horiek hasiera hasieratik landu dituelarik.
“Al amanecer…seguir soñando” tituluko disko atera berria, aurtengo martxoak argitaratu da, beraz berri berria da. Esan bezala, antzokietan aurkeztuko dute liburu batekin batera, hori lantzen punta-puntako euskal idazle eta pintore hainbat parte hartu dutelarik.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu