Izarra Centre: etorkizun hobea izateko esperoan, egindako inbertsio garrantzitsua
Ermuak asteartean inauguratuko du Izarra Centre eraikin eta azpiegitura berria. Inaugurazio ekitaldian Patxi López Lehendakaria egongo da. Eraikina irekitzeaz bat amaiera emango zaio enpleguari dagokionez Ermuan etorkizun hobea izan dezagunaren helburuaz 2007an hasitako proiektuari. Izarra Centre hamabi altuera dituen eraikina da, teknologiarik berrienaz jantzitakoa eta prest enpresek zerbitzuak eskaini dezaten.
Ermuko Udalak ia 20 milioi euro inbertitu ditu eraikina jasotzen eta hori hornitu edo janzten. Horrez gain, beste sei milioi erabiliko herrian zuntz optikoko sare publikoa prestatzen. Sare publiko propioa, non nahi duten telekomunikazioko enpresek egun dagoen euskarririk azkarren eta fidagarrienean zerbitzuak eman ahal izango dute. Sare horrek datu transmisiorako kapazitate altua eta abiadura oso azkarra ditu ezaugarri gisa. Ehun megabytes (MB) erreal eta simetriko, hau da bai datuak jaisteko eta baita datuok sarera igotzeko prozesuan. Nolanahi ere, ikusi beharko dugu inbertsioen eboluzioa zein den, inbertsioak ez baitira inoiz egiten zuhurtasun osoa duten baldintzetan.
Inbertitzeak barne dakar arriskua
Eraikina eta zuntz optikoko proiektua %50ean gutxi gorabehera errekurtso propioekin eta modu onean lortutako kredituekin finantzatu ditugu. Errekurtso propioak, Udalak aldez aurretik egindako operazio arrakastatsuetan lortutakoak izan dira (Tenneco Automotive eta Zubi-Ondo enpresen lekualdatzea, esaterako). Eman dizkiguten kredituek, aldiz, teknologia eta berrikuntzan inbertitzeko baldintzarekin lortu ditugu, udalerriko ehun ekonomikoa zabaldu eta handitzeko helburuaz. Hori horrela, azpimarra behar eraikin eta zuntz sarea egiteko erabili ez bagenitu, ezin izango genituela diru horiek jaso, ezin baitzen erabili gastu arruntetan (langileen soldatan, dirulaguntzetan, etab…) erabili,
Udalbatzaren asmoa inbertsio horiek lokalak saldu eta alokatuaz berreskuratzea da, eta baita ere zuntz optikoko sarea ustiatu eta horren bidez zerbitzuak eskainiko dituzten telekomunikazio enpresa eta operadoreei kobratuko zaien kanonaren bidez. Gure udalak baliabide propioak eta hainbat kreditu erabili ditu; Industria Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak emandakoak eta, baita ere, sustatzaile izateagatik kreditu-entitateek emandakoak. Dirua eskatu izan dugu, zorretan sartu ezik ezinezkoa baita inbertsorik egitea. Inbertitzea berez eta inplizituki arriskutsua da, baina gure etorkizunaren alde ez egitea eta hirugarren batzuen eskuetan uztea benetan, are okerragoa den akatsa da. Gure historia hurbilak erakusten digunez, armagintza, forja edo urtzaile alorretako enpresak itxi eta desagertu egin diren bezalaxe, egun ditugunei ere gerta dakieke antzekoa. Horregatik guztiarengatik, ekonomi sektore berriak sor daitezen ahalegindu behar gara, enplegu berriak sortu eta aberastasuna sor dezaten herrian.
Izarra Centre proiektua ez dago oinarriturik ohiko hirigintza probetxuetan
Izarra Centre proiektua ez dago ohiko hirigintza edo probetxuetan oinarriturik, gure toki eta lurraldean ekonomia dibertsifikatzeko egun dugun erantzuteko beharrean baizik, gure industria ia gehiena eta modu esklusiboan, automobilgintza laguntzaile sektorearen jarduten baitu. Proiektuaren xede da, egungo industria horrekin elkarbizitzan mantentzea eta balio erantsi handiko sektore berriekin hori indartzea.
Proiektua udalak berrikuntzaren alde jarraitzen duen estrategiaren ondorio da; horretarako berrikuntza eta lehiakortasunaren alde eginez, pertsona, zerbitzu eta azpiegituratan inbertituz, horiek ahalbidetuko baitute gure ekonomi eta gizartea aldatzea, modelo ekonomiko eraginkorragoa den beste batera jauzia egiteko. Ermua lan ildo horren aldekoa da, hiri berritzaile eta iraunkorra planifikatzen diharduelarik.
Eraikin ezberdina, bestelakoa eta desberdintzailea
Eraikinak bi zati eta osagai ezberdin ditu. Lehenengoan, enpresa hazitegira eta ekintzaileen zentroa daude. Horiek lehenengo hiru solairuak hartzen dituzte. Sarrerako atrioaren azpitik. Espazio hori eta bertako zerbitzuak kultura ekintzaile suspertzeko helburua dute, herriko ehun ekonomikoa handitu eta anitzagoa egite aldera. Ekintzailetzaren alde egiteko lan eredu desberdina da, horretan gizarte eta ekonomi eragile hainbat parte hartzen dutelarik: enpresa, unibertsitate, teknologi zentro eta gura udala. Eragile guzti horiek pertsonen trebakuntza alorrean dihardute; talentua eta baliabideak erakartzeko asmoz, balio erantsi handia duten ekimenak bultzatzeko.
Bigarrenean, enpresei saltzeko edo alokatzeko loakalak ditugu. Horiek bosgarren solairutik hamabira bitartean daude. Horiek enpresentzako oso egokiak dira, azpiegitura aurreratua eta moduluetan antolatu daitezkeelarik. Aukera horren xede da, ekonomia dibertsifikatzea, eta kualifikazio maila altua duten langileek hiriburuetara edo hiri handiagoetara joateari uko egin eta bertan geratu daitezela.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren