Ongarai Eskolako ikasle gazteenak Makineria eskola bisitatu dute

19.04.12
Ekonomi Sustapena

Ermuko Toki Garapen alorrak obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren mantenu eta operazio eskola kudeatzen du. Alor horietan lan egingo duten langile kualifikatuak prestatzeko homologatua dagoena. Noizean behin hainbat eskola eta bere gela, material, azpiegitura eta makineria bisitatzen dute talde eta kolektibo ezberdinek.

Aste honetan, Onagari eskolako ikasle taldea izan da Izarra, aipatu eskola bisitatzen. Hain zuzen ere, bost urte dituzten eta eskolaurrean dabiltzan hogeita hamaika (31) ikasleak. Taldea mugikortasunaren eta garraioaren gaiak lantzen jardun du eskolan eta unitateari amaiera emateko, bisita praktikoa egin dute. Ikasle eta irakaslez eraturiko taldea Izarran izan zen herenegun. Bertan eskolako makinaria eta bere funtzionamendua ikus eta ezagutu zuten, makineria mantentzeko tailerrak, makinen simulagailu gelak, irratiko kontrol maketak eta modeloak eta hondeaketa eta altxatzeko makinak ikusi zituztelarik. Alorreko teknikariak praktika errealak egiten diren Artamendiko pistara taldea eramateko prestaz egoen arren, atzera egin du, azken asteko euri-jasak gunea erabat lokaztuta utzi baitute.

Ikasleek simulagailuak eta maketak ikusi eta ukitu ahal dituzte, baita makinak ere. Taldea oso pozik geratu zen, bisita giro ludiko eta interaktiboan egin baitzen.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik