Lur-jauziaren zonaldea aseguratzeko lanak gaur bertan hasiko dira

21.04.12
Hiritarren Segurtasuna

Sakonan goizaldean behera etorritako mendoitza aseguratzeko lanak gaur arratsaldean bertan hasiko dira. Erabaki hori hartu du eguerdian ezbeharra aztertzeko eta neurriak hartzeko bildu den segurtasun eta koordinaziorako batzorde teknikoa, Lobianon bilduta egon ondoren. Talde horretan diziplina anitzeko teknikariak izan dira eta guztiak bat etorri dira, zonaldea seguru uzteko lanak gaur bertan hasi behar dira. Taldean geologoa, Babes Zibileko eta Larrialdietako koordinazio zentroko teknikariak, hirigintza alorreko arkitekto eta aparejadoreak, baita ere hainbat enpresatako arkitektoak, alkatea eta gobernu taldeko hainbat zinegotzi, hondeaketako langileak eta Ertzaintzako eta Udaltzaingoko mandoak egon dira. Teknikariek gaur arratsaldean bertan lanari ekitea erabaki dute, zonaldea aseguratu eta pertsonen segurtasuna bermatzeko xedez. Makinak arratsaldean hasiko dira lanean kaltetutako bidea plataforma bat egin eta erositako mendoitzetik eroritako harri eta lurrak egonkortzeko, apur-apurka aurrera egin ahal izateko.

Hasiera batean bildutako datuak aztertu ondoren, koordinazio talde horrek erabaki du etxebizitzetatik goizean ateratako familiak gaur bertan bueltatu ahal izango direla beraien etxeetara, lehenengo pisukoak salbu. Horiek etxetik ezin izango dute bueltatu, prebentzioz, bidera eroritako materialak bi metroko altuera pasatxo duenez, beste ezer eroriz gero, etxebizitza horretara errebotatu edo korritu dezakeelako ustez. Badaezpadako arrisku hori ekidin nahi izan dute eta familia hori ezin izango da bueltatu etxera.

Udalak familia horri bitartean ordezko ostatu bat eman nahi izan dioen arren, familia senitartekoen etxera joatea nahiago izan du.

Eraikina eta bere egitura ez dute kalterik jasan. Harkaitz batek zutabe bat jo izan duenez eta horretan pitsadura batzuk agertu direnez, lekuko batzuk jarri eta horiei jarraipena egingo zaie datozen orduetan ea, horren funtzionalitateari eragiten dioen edo ez.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak eraikin eta etxebizitzetara modu seguruan sartzeko bidea seinaleztatuko dute. Biek patruila bana mantenduko dute bertan egunez eta baita ere gauez, segurtasuna bermatu eta lur-jauziari jarraipena egiteko.

Goizaldean gertatuako lur-jauziak hamar bat ibilgailu harrapatu ditu azpian; eraikin bat hustera behartu eta Sakonako bidea itxita utzi du

Sakonako 3 eraikinean bizi diren hogeita piku biztanlek etxetik atera behar izan dira gaur goizeko zazpiak pasatxoan, eraikinaren atzeko aldean dagoen mendi zatia zalaparta baten behera etorri eta harri handiak eta lurrak jauzi, hamar bat autoak azpian harrapatu eta bidea itxi ondoren. Ezbeharra Goienkale eta Santa Ana Sakonatik lotzen dituen gunean gertatu da. Ez da hilik ez zauriturik izan, ezbeharrak ez baitu pertsonarik harrapatu. Nolanahi ere, oraindik zenbatzeko dauden kalte material garrantzitsuak eragin ditu lur-jauziak. Zonaldea moztuta dago, bai trafikoari bai eta pertsonei. Agenteek zaintzen dute eta horiek adierazten dute segurtasunez nola hurbildu bertara. Ertzaintzak goizean goiz txakurrak ekarri eta zonaldean lanean jarri ditu, pertsonaren bat harrapatua izan zitekeenaren beldurrez. Zorionez, ez dago pertsonarik harrapatuta.

Gertakizunaren arrazoiak zehaztu ez diren arren, bandiduri aste honetako euri jasak izan daitezkeela horren erantzule.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko