‘Ciudadanos en Punto’, irratsaioa zuzenean emititzen Ermutik

23.04.12
Erakundea

El Correo taldeko Punto Radio irratia ‘Ciudadanos en Punto’ irratsaioa zuzenean emititzen ari da gaur goizean Ermutik. Txatxu Ugalde eta Blanca Saez kazetariak Izarra Centre gure eraikin berrian ditugu goizean goizetik. Irratsaioa goizeko 8etan hasi da eta 11ak bitartean antenan izango dugu, zuzen zuzenean.

Gaur hasiko dugu Ermuan urtero herrian egiten ditugun Toki Garapeneko jardunaldi eta astea. Gure herriak zientifiko eta aditu anitzen hitzaldiak hartuko ditu egitarauaren barne eta zientzia eta teknologia aplikatuaz, ETEn nazioartekotzaz, eduki digitalaz eta pertsonei arreta eskaintzeko modu berriaz. Eduki horrek guztiak, gaurtik ostiralera bitartean. Asteko azken egun horretan guk ere asteari eta egitarauari emango diogu itxiera, ekintzailetzari dedikatiko diogu. Ekitea bizimodu gisa, izango da eguneko ardatza eta hizpide izango dugun gaia. Gurekin izango da Julian Iantzi aurkezle eta enpresaria eta Juan Torres lehiaketa sariak banatuko ditugu baita ere.

Zortzigarren edizioa gaurtik ostiralera bitartean gauzatuko dugu, esan bezala . Gaurkoan gure artean punta-puntako 9 zientzialari eta dibulgatzaile izango ditugu. Horiek guztiak “Exapatazioa eta Dibertsitatea”ri buruz hitz egingo digute. Gai zientifiko ezberdinetako mugaren ezagutzak benetako bizitzan nola erabili daitezkeen azalduko digute, batez ere enpresa eta teknologi arloetan dituzten erabilerei buruz arituko direlarik. Horrez gain, bio akustika, ozeanografia, bio teknologia, osasuna eta nano-materialen berri jaso ahal izango dute, gure gonbidatuen ahotan.

Izarra Centre eraikina apirilaren 24ko asteartean inaugaratuko dugu, Patxi López Lehendakari bertan dugula

Izarra Centre eraikina bihar apirilaren 24ko asteartean inauguratuko du, Patxi Lopezek. Lehendakariak inaugurazio ofiziala presidituko du, eraikina bisitatu, ezagutu eta plaka bat estalgabetuko duelarik, arratsaldeko bost eta erdietan. Astearteko eguna Enpresa Txiki eta Ertainen (ETEn) Nazioartekotzari dedikatuko da. Lehendakaria astelehenean zen Ermura etortzekoa eta guk horrela iragarri izan dugu, baina azken orduko ezusteko bat izan eta bere agenda aldatu beharrean izan da Euskadiko gobernu buruak.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n