George Clooneyren azken lana eta Extraterrestre Antzokian asteburuan

25.04.12
Ermua Antzokia

Asteburu honetan amaiera emango diogu apirileko zine programazioari. Amaiera ez da nolanahikoa izango, filmak onak ikusteko aukera izanen baitugu. Osteguneko zineklubean Redencion filma britainiarra ikusteko aukera izango dugu. Paddy Considinek zuzendu eta Peter Mullan beteranoak protagonizatutako lana da. Drama indartsua da, pertsonaia alkoholiko eta autodestruktibo baten bizitza gogorra kontatzen duena. Protagonistak erredentzioa eskuratzeko aukera izanen du emakume ausarta eta fededun petoarekin kasualitatez topo egin ondoren. Filmak 2011ko Sundance jaialdian zuzendari onenaren saria lortu zuen eta baita Epaimahaiaren sari berezia. Eta urte berean baita British Independent Film Awards sarietan, pelickula, zuzendari eta aktore emakume onenaren sariak. Iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko da, jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin.

Zine komertzialari dagokionez, larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan Los idus de marzo proiektatuko da. Filma George Clooneyk zuzendu eta protagonizatzen du. Politika eta boterearen gaineko analisi garratza da, politiko beterano baten kanpainan lanean hasiko den gazte idealista baten istorioa da. Filma honetan argi geratzen da George Clooney Hollywoodeko aktore aipagarrienetako zergatik den. Filma igande gaueko hamarretan eta astelehen arratsaldeko zortzi eta erdietan ere ikusterik izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Extraterrestre tituluko filma harrigarria da. Horren zuzendaria Nacho Vigalondo da (Cronocrimenes filmaren egilea). Filma komedia zoroa da, non bikote ezezaguna ohe berberean esnatuko den. Hori ez da ezusteko bakarra, logelako leiho irekitzerakoan Ovni erraldoia ikusiko baitute hiriaren gainean. Extratrerrestre komedia erromantiko gatzduna da, larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango duguna.

Haurrentzako filmari dagokionez, igandean Lotte 2, Ilargiko harriak titulukoa proiektatuko da. Lotte argia Klaus lagunak mendian aurkitutiko harri misteriotsu batzuen lapurreta ikertu beharko du. Baina Lotte ez da harri horien atzean dabilen bakarra. Filma euskaraz proiektatuko da, gaztelerazko azpi tituluekin.

Argibide gehiagorako ikus: www.ermua.es/ermuantzokia

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu