Titzina Teatrok ‘Exitus’ antzelana aurkeztuko Ermua Antzokian

26.04.12
Ermua Antzokia

Titzina Teatrok, ‘Existus’ antzezlana aurkeztuko du bihar gauean Ermua Antzokian. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek zortzi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Lana Diego Lorcak eta Pako Merina k idatzitakoa da, bikotea bera izanik aktore protagonistak. Antzezpenak ia ordu eta erdi irauten du. Exitus: latineko hitza da, ‘irtenbidea’ esanahi duena. Medikuntzan sinplifikazio moduan erabiltzen da, zuzenagoa den ‘Exitus Letalis’ esapidearen ordez, horrek “irtenbide mortala” adierazi nahi duelarik.

Sinopsia

Funerario batek, lan bila dagoen gizon batek, laborategi farmazeutikoko zuzendari batek eta abokatu batek, beraien bizitzak nahastuko dituzte komunean duten patua zein den ongi jakin gabe. Heriotzari aurre egingo dioten lau pertsona dira, baina lanbide bat, tragedia bat edota ekintza itzulezin batbezalako ikuspuntu desberdinetatik abiatuta.

Titzina istorio berri batekin eszenatokietara bueltatzen da, non pertsonaia eta eszena ugari gauzatzen diren modu dinamiko, poetiko eta estilo tragikomiko batean Diego Lorca eta Pako Merinoren eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango