Julian Iantzik eta J.Torres lehiaketako sari banaketak, Tokiko Garapen Asteari amaiera emango diote
Toki Garapeneko Asteko zortzigarren edizioa bihar amaituko da, lan-jardunarekin batera. Ekintzaile jarduera izango da biharko saioaren ardatza, jarri zaion titulua ‘ekitea bizimodu gisa ‘ delarik. Egitaraua goizeko bederatzi eta erdietan hasiko da. Ordu horretan, gure udalak ekintzaileentzako dituen zerbitzuen laburpena egingo du, alorreko zuzendaria den Rosalia Herrerak. Hamarretatik hamaiketara Izinker enpresakoek sormen eta ekintzailetza tailerra egingo dute bertaratutako ikus-entzuleekin. Atsedenaren ondoren, Julian Iantzi aurkezle eta enpresariaren hitzak entzun ahal izango ditugu. Iantzik ekintzaile gisa izandako esperientziaz mintzatuko zaigu. Aurkezpenari jarritako titulua ondorengoa da: ‘ideia bat baldin baduzu, azken-azkeneraino ekin hori lortzeko’.
Hamabi eta erdietatik ordu batera Juan Torres lehiaketako sariak banatuko zaizkie irabazleei. Ordu batetan, aurtengo edizioari agurra emateko une izango da, Alboka Musika Eskolakoek musika jarriko dute enpresa hazitegiaren gainean dagoen terrazan. Horiek horrela, aste bizi eta interesgarriari amaiera emanez. Egun horietan hainbat gauza ikasi eta genizkienetan sakondu ahal izango dugularik, esterako zientzia eta teknologi aplikatuetan, ETEek nazioartera ateratzeko kontutan hartu beharrekoak, eduki digitalen euskal industriaren ingurukoak, pertsonei arreta eskaintzeko modu berriak dakartzaten aukerak eta ekintzaile izatearen filosofia.
Pertsonentzako arreta moduak:aukera berriak
Arratsaldeko saioan Berrikuntza soziosanitarioko euskal Fundazioaren zuzendari Fernando Fantovak, etorkizunari begira prebentzioan eta atentzio sozial eta sanitarioan aurreikusten diren lan ildoez hitz egingo digu.
Jarraian etxebizitza eta minusbaliotasuna: enplegua sortzeko aukerez mintzatuko zaizkigu hiru ordezkarik. Aita Meni ospitaleko Eider Fernandez terapeutak minusbaliotasunaren arabera etxebizitzetan egin beharreko egotkitzapenak laburbilduko dizkigu. Jabi Ordiozolak Matz Erreka enpresaren esperientziara kontatuko digu eta Garuneko kalteen zerbitzu burua den Jose Ignaacio Quemadak etorkizuneko zaintzaileak eduki beharko dituen trebetasun eta gaitasunez jardungo du. Galderak amaiera emango dio jardunaldiari. Hori guztia, Izarra Centre eraikin berrian, arratsaldeko lauretatik aurrera.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu