Udalbatzarra asteazkenean bilduko Osoko Bilkuran

27.04.12
Erakundea

Udalbatzak hileko Osoko Bilkura egingo du asteazken arratsaldean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Eguneko gai-zerrenda sei puntuk osatzen dute. Lehenengoan aurreko bilerako akta onartuko da.

Bigarren eta hirugarren puntuetan diru kontuak jorratuko dira. Lehenik, 480.000euroko kreditua gaituz, udal aurrekontua aldatuko da. Bigarrenik, Promosa sozietatearen kapitala 480.000 eurotan gehitzea bozketara jarriko. Laugarren puntuan, etxebizitzetako fatxadak birgaitzeko diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantzaz mintzatuko. Bosgarren puntuan Sahararen alde jarduerak egiteko sinatuko den hitzarmena izango da mintzagaia.

Seigarren eta azken puntuan, eskari-galderak tratatuko, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, pdf artxibo batean uzten dizuegu eta horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen