Hastear dago maiatzeko zine programazioa
Ostegunean ekingo diogu maiatzeko zine programazioari, zine-klubeko emanaldiarekin. Hilabete honetan zortzi filma komertzial ikusi ahal izango ditugu, aipatzekoak direlarik ondorengo tituluak Exótico Hotel Marigold, La pesca del salmón en Yemen edo Los juegos del hambre. Espainiako zineak ere bere tartea izango du, Madrid 1987 eta The Pelayos proiektatuko baitira. Euskarazkoak ere legua izango du, Gartxot proiektatuko baitugu.
Zine-klunean bost filma proiektatuko dira, tituluen artean estreinatu berri diren Take shelter edo Las nieves del Kilimanjaro eta Alps izanik.
Maiatza hastearekin batera, jada, hileko bono berri ere erosi dezakegu,. Horri esker zine-klubeko eta zine komertzialeko emanaldietara euro baten truke joan ahal gaitezkeelarik. Maiatzeko bonoak 13 euro balio ditu, hori Lobianon nahiz Antzokian bertan erosi dezakegularik.
Haurrentzako zineari dagokionez, esan behar lau filma proiektatuko direla maiatzean: abentura, fantasia eta animaziozkoak. Aipatzekoak dira, besteak beste, Blancanieves (Mirror, mirror) eta Wish Fish.
Hileko lehen aste honi dagokionez, bihar iluntzeko zortzi eta erdietan Kiseki (Miraria) ikusi ahal izango dugu, Hirokazu Koreeda zuzendari japoniarrarena. Filmak gidoi onenaren sari jaso zuen Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan. Gurasoek banatu nahi dutela eta, ideia hori baztertu eta elkarrekin jarrai dezaten seme-alabek egingo duten azken saiakera harrigarria kontatzen da. Jatorrizko bertsioan pasako da gaztelerazko azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbatean hasiko da. Arratsaldeko zapi eta erdietan, Alberto Rodriguez zuzendariaren Grupo 7 titulukoa proiektatuko da. Polizia-filma da, 80. hamarkadan txikizkako droga-salmentaren aurkako borroka latz eta polemikoa Sevillan kontatzen duena. Filmak oso kritika onak jaso izan ditu. Hori igande gaueko 10etan eta astelehen arratsaldeko zortzi eta erdietan ere ikusteko parada izanen dugu.
Asteburuan ikusi ahal izango dugun bigarren titulua ‘Tres veces 20 años’ da, Julie Gavras zuzendariarena. Protagonista William Hurt eta Isabella Rosellini aktoreak dira. Mery eta Adam bikote dira, ia hirurogei urte dituzte, baina zahartzaroari aurre egiteko modu ezberdina dute. Maryk prozesu naturaltzat hartzen badu eta Adamek, ez du onartuko. Drama erromantikoa da, samurtasuna eta heroina uztartzen dituena. Larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldekoz azpi eta erdietan pasako da.
Amaitzeko eta haurrentzako emanaldian, Lorax, en busca de la trufula perdida titulukoa proiektatuko da 3 dimentsiotan. Lorax pertsonai marmartia da, gero eta ahulagoa den mundua salbu mantentzeko borroka egiten duena.
Argibide gehiagorako, ikus Antzokiko mikrositea.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu