Izarraitz taldeak 'Ocho mujeres' tituluko antzezlana estreinatuko du bere hogeigarren urteurrenean

03.05.12
Ermua Antzokia

Bakarrik emakume afizionatuez osaturiko Izarraitz antzerki taldeak, sortu zenetik bere hogeigarren urteurrena betetzen du. Antzerkigintzak beren balioa erakusteko aukera eman die, antzezpenen bidez ikusleen txaloak jaso eta beraien lana aintzat hartu izateaz gain, beren buruari erakutsi baitiote asko balio dutela eta dibertitzen badakitela. Azken hogei urte hauetan hamabost lan prestatu eta antzeztu dituzte, lan egiteko modu propioa landuz. Urte eta muntaia horietan adin guztietako hogeita hamar emakumek hartu izan dute parte. Hogeigarren urteurrenean indarbrriturik bueltatzen dira oholtza gainera eta bihar gauen Robert Thomasek idatzitako ‘Ocho mujeres’ lana estreinatuko dute.

Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da, Ermua Antzokian. Antzezpenak ordu eta hiru laurdeneko iraupena du. Sarrerek zortzi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Zuzendaria Juan Carlos Colina da, 1998ko udazkenetik taldearen ardura gain hartu zuena. Colinak zuzendaritzaren lekukoa Rosa Martinezek eskutik hartu zuen, eta azken horrek, lehenago lan horretan jardun izan zuen Ricardo Combirengandik.

‘Ocho mujeres’ obra zinemara ere eraman izan da, luzemetraia bat egin baitzen horretan oinarriturik. Obra berezia da, konplexua eta erronka Izarraitz taldeko kideentzat. Antzezlean zailtasun horren jakitun izan dira obra hau aukeratzerakoak “ hogeigarren urteurrenerako obra indartsua, ikuslegoari gustatzen zaion horietakoa, aukeratu nahi izan dutelako. Hori gertatu zen, hain zuzen ere, ‘Bernarda Albaren etxea’ taularatu zutenean. Antzezleak ondorengo emakumeak dira: Mari Paz Gómez, Mari Carmen Soria, Socorro Cebrián, Asun Morales, Mari Tere Romero, Isi Gutiérrez, María Pajas eta Emi Catañeda.

Izarraitzek hogei urteko ibilbidea laburbildu eta jasotzen duen erakusketa jarriko du Ermua Antzokian. Horretara, argazkiak, prentsako artikuluak eta beste hainbat elementu bilduko dituzte. Erakusketa hori, maiatzaren 7tik 25era Emakumearen Topagunean jarriko da ikusgai.

Sinopsia

1950. urtean, Parisetik hurbilen dagoen etxe zahar batean familia bat Gabon eta Eguberriko ospakizuna prestatzen ari da. Bapatean, etxe honetako jabea gorpu agertzen da, hilik. Marcel jabearen bizitzan zerikusia izan duten zortzi emakumeengan jartzen dira begirada guztiak. Zortzi emakume horiek eriltzaileak izateko hainbat arrazoi dituzte eta...

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu