At. Madril eta Athleticen arteko finala pantaila erraldoian ikusi ahal izango San Pelaion

07.05.12
Erakundea

Ermuarrok datorren asteazkenean At. Madrilek eta Athleticek jokatuko duten Europa League txapelketaren finala pantaila erraldoian eta kalean ikusi ahal izango dugu, Udalak aurreko hainbatean egin bezala San Pelaion pantaila erraldoia jarriko baitu. Gure udalak herritarren gehiengoaren sentimenduarekin eta Bizkaian nahiz gure lurraldean –nahiz estatuan edo atzerrian- bizi dugun pasioarekin bat dator. Itxaropena eta txapelketa irabazteko esperantza oso hedaturik baitago leku guztietan. Kolore zuri gorrien aldeko grina, uste baino askoz haratago doa ezbairik gabe.

Emankizuna zuzenean eskaini ahal izateko Udalak ikus-entzunezko enpresa bat kontratatu du, zeina San Pelaioko kioskoan pantaila erraldoia jartzera etorriko den. Partida gaueko bederatzietan jokatuko den arren, emanaldiari hiru ordu lehenago hasiera emango zaio, norgehiagokaren aurreko minutu eta gora–beherak giro betean bizi ahal izateko parada emateko zaletuei.

Udalak horren guztiaren berri espresuki emateko bandoa prestatu eta kaleratu du, zeina herriko eraikinetara zabaltzen hasi berri den. Bilboko taldeak txapelketa horretako azken finala –Juventus italiarrarekin- jokatu zuenetik 35 urte iragan diren honetan, gure Udalak ahalegin guztia egin nahi du Athletic-en alde. Horregatik herritar guztioi gonbidatzen gaitu historikoa izan daitekeen eta bihotzez espero dugun garaipena elkarrekin ospatzera. Aipatu bandoan herritarroi elastiko zuri eta gorria jantzita ekartzeko eskatzen zaigu. Athleticekin bat egiten dugula eta gure desiorik onena opa diogula adierazteko, Udaletxeko balkoi nagusiak ere kolore zuri gorriez jantziko dira bihar goizean bertan.

Ezaugarriak

  • Led teknologiako pantaila, 5 m-ko zabalera x 3 m-ko altuera izango duenak.
  • Formatu panoramikoa: 16:9.
  • Soinua: 6000 Wko potentzia.
  • Pantailarako egitura eta soinu ekipoa.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n