Las nieves del Kilimanjaro, Exótico Hotel Marigold, Blancanieves eta Gartxot euskaraz, Ermua Antzokiaren proposamena

08.05.12
Ermua Antzokia

Asteroko legez, osteguneko zine-klubak hasiera emango dio Ermua Antzokiaren asteko zine programazioari. Aste honetan, Las nieves del Kilimanjaro titulukoa proiektatuko da. Filma frantsesa da, Robert Guediguian zuzendariarena. Lanak Valladolideko Seminci jaialdiaren azken edizioan zilarrezko galburuaren sari jaso zuen. Eta Europako legebiltzarrak 2011ko Lux saria eman zion. Michel y Marie Claire zoriontsu dira, elkarrekin 30 urte bizi izan ondoren. Familia, lagunek, militantzia politikoa eta sindikalak beren bizitza bete izan du eta pozarren egon dira. Bat-batean, hori guztia behera dator beren etxebizitzan lapurreta eta erasoa jasan ondoren. Filma hunkigarria da herritar apalen handitasuna agerian jartzen duena. Jatorrizko bertsioan pasako da, gaztelerazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Asteburuko zine komertzialari dagokionez, Gartxot titulukoa ikusi ahal izango dugu lehenengo emanaldian, ostegunetik zabalik izango dugun Euskal Liburu eta Diskoren baitan. Gartxot larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan proiektatuko da. Animaziozko filma hau Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik ekoiztu dute. Gartxot filma haurrentzat aproposa izan daitekeela uste daitekeen arren, uste hori ustela da, helduontzat ere oso aproposa baita. Filmak animazio zoragarriak ditu eta teknologikoki oso ondo egina dago. Begoña del Tesok idatzi duen moduan, “filma xarmaz, erotismoz, odolez, gaiztakeriaz, zintzotasunez eta kreatura leial eta desleialez josita dago”. Hori guztia, gutxi balitz filmaren soinu-banda Benito Lertxundik konposatu du, ikus-entzunezko are gomendagarriago egiten duen beste osagaia delarik. Orreagako abata Mikelot gaztearen ahotsarekin liluraturik geratzen da, fraide eta kantari moduan berarekin nahi du. Gartxotek hori ez duenez nahi izango, aitak bahitzea erabakiko du. Hor hasiko da, gazte honen tragedia. Gartxot igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdieta ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena, ‘El exotico Hotel Marigold’ da, tragikomedia brinaiarra. Lana John Madden zuzendariarena da, (Shakespeare in love eta La deuda bezalako tituluen autorea). Aktore protagonistak Judy Dench eta Maggie Smith dira. Filmak Indiako Bangalore hotelean beren bizitzako azken urteak pasatzea erabakitzen duen jubilatu britaniar talde baten gorabeherak kontatzen ditu. Filma hau larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako emanaldiari dagokionean, aipatu behar igande arratsaldeko 5etan Blancanieves (Mirror, mirro) proiektatuko da. Tradiziozko ipuin ospetsuaren bertsio gaurkotua, non magia eta umorea uztartzen diren. Julia Roberts da amaorde maltzurra.

Azkenik, gogoratzen dizuegu maiatzeko bonoak salgai daudela eta horiek eros ditzakegula, euro 1en truke zineklubeko eta zine komertzialeko emanaldietara joan ahal izateko.

Argibide gehiagorako, ikus

Antzokiko mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak