Batzar Nagusietako bozemaileen babesaz, Udalbatzak saihesbidea aldarrikatzeko manifestazioa iragarri du Bilbon

10.05.12
Hirigintza

Udalbatza eratzen duten bost taldeetatik lauk eta horiekin batera hainbat gizarte eragileek Ermuko saihesbidea egin dadila eskatzeko Bilbon manifestazioa deitu dute maiatzaren 19ko larunbaterako. Herriko alkateak deialdiaren berri eman du, Bizkaiko Batzar Nagusietako bozemaileekin batera Bilboko hotel batean egindako prentsaren aurreko agerraldian. Ekitaldian ekimenari bere babesa agertzen izan dira PSEko Joaquin Colmenero, PPko Jesus Isasti eta Bilduko Aitor Torre. Manifestazio Atxuriko geltokitik abiatuko da, hiriburura trenez iritsi ondoren. Jomuga Foru Aldundiaren jauregia izango da, non jostailu, kartoi eta paperezko kamioak utzi eta erakutsiko dituzte, hirigunetik zeharkatzen duen trafiko ugariak sortarazten dituen arazoak agerian jartzeko eta protesta egiteko. Ekitaldian Felix Prol, Jose Luis Araujo, Lorena López eta Fernando Lecumberri alkateordeak eta Natividad Alonso, Monica Marin eta Virginia Arroyo zinegotziak ere bertan izan dira.

Carlos Totorikak esan duenez saihesbidea egin gabe dagoenez ermuarentzat lehentasunezkoa da eta horretan insistitu nahi dugu manifestazioaren bitarte zeta hurrengo egingo ditugun ekintzen bidez, aldundiari helarazteko azpiegitura hori benetako gakoa dela Ermuarentzat, hainbat arrazoiengatik. Agintariak iragarri duenez “maiatzaren 19ko larunbatean Ermuko PSE, PP, Bildu eta Ezker Anitza-EB taldeek deitutako manifestazioa egingo dugu. EAJ taldea salbuespena izango da, saihesbidearen xedearekin bat datorren arren, manifestazioa ez duelako beharrezko ikusten” /p> Agerraldian esandakoaren zati bat. ”Nire ustez singulartasun puntu bat du batzarkideak eta zinegotziak batera elkarrekin egoteak aurkezpen honetan ; izan ere atipikoa baita, horrela delarik Ermuko aldarrikapena ere erabat erabakigarria baita. Punta batetik bestera errepide nazional edo gorria osorik zeharkatzen duen herri bakarra garela uste dugu, eskualdeko beste bi edukitzeaz gain. Errepideak eragin kaltegarri bortitza dute herritarren erdian, horien balkoi, atari eta espaloiak errepidera ematen dutelako, horretatik egunean askotan 20000 ibilgailu baino gehiago pasatzen direlarik. Trafiko horrek dakarren kutsadura, zarata eta arriskuarekin haur, gazte eta adinekoentzat. Horrez gain, herritarrontzat denbora galtze izugarria ere bada, herriko kilometro eta erdi zeharkatzeko bataz beste hamabost minutu behar izaten direlako. Arazoa ermuarrontzat ez ezik, gainerako bizkaitarrentzat eta gipuzkoarrentzat ere hortxe dago; Markina, Mallabia, Ondarroa edo Lekeitin bizi eta Berriz, Ermua, edo Mallabira lanera datozen guztiontzat zirkulatu ahal izateko arazo berbera baitute. Saihesbidea ez da esklusiboki Ermuarentzat, nahiz eta proiektuari horrela deitu izan zaion hasieratik”. Esandakoa mp3 formatuan osorik uzten dizuegu ondoren, entzun edo behera jaitsi ahal izateko.

Bilborako joan-etorria doan eta trenez egin ahal izateko ticketak, jada, Komentukua kaleko Abiapuntu bulegoan jaso daitezke

Udalak bi tren jarri eta ordainduko ditu, parte hartu nahi duten herritarrak Bilbora joaterik izan dezaten. Trenak Euskal Trenbide Sarearekin hitzartu dira eta unitate bakoitzak lau bagoi izango ditu. Ermutik Atxuriko geltokira abiatuko diren trenak goizeko hamarrak hamar gutxiagotan eta hamarrak eta hamar minutuan aterako dira, hurrenez hurren. Buelta, aldiz, 13:40etan eta 13:50etan izango dela aurreikusi da. Trenen artean hogei minutuko tartea utziko da, bidai horiek egun horretan programaturik dauden tren erregularrekin bateragarri egin ahal izateko.

Datorren asteko larunbatean Bilbon egingo den manifestazio horretara doan eta trenez joan nahi dutenek ticketa hartu beharko dute Abiapuntu bulegoan. Ticketak banatzen hasita gaude. Alkatetzan manifestazio deialdia lau haizeetara zabaltzeko bandoa idatzi da, hori hemendik ordu gutxira banatzen hasiko direlarik etxebizitzetako atarietan. Bandoa pdf formatuan uzten dizuegu, azpiko lasterbidearen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da