Ermua Antzokiaren proposamenak: Alps, La pesca del salmón en Yemen eta David Truebaren azkena

15.05.12
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiko zine programazioak lan erdiak beteko ditu ostegun honetan, Alps filma grekoaren proiekzioarekin. Filma bidaia surrealista eta tragikomikoa da. Erizain gazte baten gorabeheren bitartez tragedia grekoa dugu azpian, familia taldeei laguntzeko taldeko kide da, horien senitartekoak ordezten dituelarik diruaren truke. Filmak gidoi onenaren saria jaso zuen Venezian 2011ko Zine Jaialdian. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko da azpitituluekin, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da, David Trueba zuzendariaren Madrid 1987 titulukoa ikusteko aukera izanen dugu, arratsaldeko 7:30etatik aurrera. Protagonistak Jose Sacristan eta Maria Valverde dira. Filmak belaunaldien arteko borroka islatzen du: bizitzan ia guztia lortu duen kazetari zahar baten eta etorkizun zalantzagarria duen unibertsitarioa komuna batean hetsirik geratzen dira. Autore filma da, elkarrizketa eta garai bateko diagnostiko oso ona eskaintzen dituena. Filma hau igande gaueko 10etan eta astelehen arratsaldeko 8:30etan erei kusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren aukera La pesca del salmón en Yemen tituluko metraje luzekoa da. Zuzendaria Lasse Hallström da (Las normas de la casa de la sidra, Chocolat, Una vida por delante eta abarren autorea) eta protagonista nagusiak Ewan McGregor eta Kristin Scott Thomas. Arrantza zalea den Arabiako xeke dirudun eta aberatsak Yemenen izokina hasteko jarduera ezartzeko duen obsesioari jarraiki, komedia erromantiko dibertigarri eta elegantea izango du emaitzat. Ikusteko atsegingarria eta ezustekoz betea. Filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Azkenik, esan behar igande arratsalderoko legez, haurrentzako proiekzioa eginen dugula. Aste honetan Kerity, la casa de los cuentos emango dugu. Animaziozko filma frantses benetan ederra, Annecy jaialdian saria berezia jasotakoa. Natanaëlek jada zazpi urte ditu, irakurtzen ez badaki ere. Izekok liburu mordoa oparituko dizkio eta ustekabe ederra hartuko du liburuokin zer eginik jakin gabe. Nolanahi, aitaren batean, opariak duen benetako balioaren neurriaz jabetuko da.

Argibide gehiagorako, ikus:Antzokiko mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak