Herri administrazioetako kudeaketaren bikaintasunari buruzko IV. Kongresuan parte hartuko du Ermuak
Ermuko Udala aukeratua izan da Barakaldoko BECean maiatzaren 17 eta 18an ospatuko den Herri administrazioetako kudeaketaren bikaintasunari buruzko IV. Kongresuaren barruan izango den IV. Praktika Onenari Sarian esperientzia bat aurkezteko.
17 hautagai aurkeztu dira Sarian parte hartzeko eta horietatik, 5 ekimen aukeratu dituzte eta kongresuan aurkeztuko dira. Ermuko Udaleko esperientziarekin batera hurrengo hauek azalduko dira:
- Creatividad y participación en el nuevo plan estratégico del hospital. Galdakao-Usansolo Osakidetza Ospitalea
- UNIKUDE: aplicación para facilitar la gestión de los centros universitarios. EHU
- L''HOSPITALET 100x100 SALUDABLE. L''Hospitaleteko Udala
- Mejora del servicio a través de la gestión del conocimiento compartido. Bilbo Eskualdea Osakidetza
Ermuko Udalak orain dela lau urte hasi eta urtero ospatzen duen Praktika onen Jardunaldia ezagutzera emango du. Udaleko barne ekimen bat da eta bertan, langile guztiek hartzen dute parte.
Jardunaldi horietan Udal eraikin desberdinetan banatuta dauden langileak elkartzen dira eta elkar trukatzen dute zerbitzuetan edo barne kudeaketan egindako hobekuntzak. Horrela, langile guztiak, teknikariak eta politikoak, praktika horiek ezagutzeko aukera dute eta haietatik ikasteko aukera ere.
Herri Administrazioetako kudeaketaren bikaintasunari buruzko IV. Kongresuak estatu mailako erreferente gisa finkatzea bilatzen du, Herri Administrazioetako kudeaketaren Bikaintasunari buruzko esperientziak eta metodologiak partekatzeko. Aurreko edizioetan bezala, hemengo, estatuko eta nazioarteko administrazioetako hainbat alorretako kudeaketa praktika on zehatzak eta kontrastatuak dituzten arduradunak izateaz gain, herri administrazioko kudeaketak dituen erronkei buruz gogoeta egitera eramango gaituzten kanpoko adituak ere izango dira.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n