Bilbo hiriak badaki, saihesbidea premiazkoa zaiola Ermuko herriari

19.05.12
Erakundea

Ermuko herriak saihesbidearen proiektuari lehenbailehen ekiteko premia aldarrikatu du agur Bizkaiko hiriburuan. Saihesbideak N-634 errepidearen ertzetan bizi diren milaka biztanleen bizi-kalitatearen maila asko hobetuko luke; zarata eta kutsadura gutxitu eta enpresen lehiakortasuna igoko, Ermua zeharkatzeko langileek eta merkantziak garraiatzen galtzen den dirua eta denborari muga jarriko litzaiokeelako. Zortziehun bat pertsona Bilboko kaleetatik manifestatu dira, ozenki adierazteko saihesbidea premia dela, bertan behera utzi edo gehiago atzeratu ezin daitekeena.

Ehunka pertsonek erantzun diote Udalbatza eratzen duten bost partidu politikoetatik lauk eta horiekin batera talde eta gizarte eragile zenbaitek luzatutako deialdiari. Manifestazioa festa eta aldarrikapen giroan egin da, lurraldeko hiriburuan Ermua ere existitzen dela ezagutarazteko. Et Ermua Bizkaia dela, ondorio guztietarako, nahiz eta Gipuzkoarekin mugan eta lurraldeko bazter batean kokatuta egon. Irulitxa fanfarre ermuarrak parte hartu du, martxa amenizatuz bere soinuekin. Taldeak musika jarri dio manifestariak esandako lelo eta Santixau jaietan kantatu ohi dugun abesti herrikoiari, hori bai, haren letra egokitu egin da saihesbidearen aldarrikapena jasotzeko.

Manifestazioa Atxuritik abiatu da eta Foru Aldundiaren jauregi aurrean bukatu. Udalak bi tren unitate jarri eta ordaindu ditu parte hartu nahi zuten herritarrak Bilbora joan ahal izateko. Joan-etorria eta baita martxa ere, ondo eta arin egin ahal izan dira Eusko Treneko langileek eta Bilbo hiriko Udaltzain agenteek asko lagundu dutelako. Bigarrenek ekitaldiaren eta parte hartu duten pertsonen segurtasunaz egin dira kargu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da