Arrazoiz lepo
Saihesbidearen beharra aldarrikatzeko larunbatean Bilbon egindako manifestazioaren oihartzunak jarraitu egiten du oraindik ere. Manifestazio deitu zuten partidu, elkarte eta gizarte eragileek datozen egunotan aztertuko gorabeherak eta baloratuko dute ekimena. Nolanahi ere, udal honek oso positibotzat jo du ekintza, gertatutakoa eta, batez ere, ermuarron erantzuna eta partaidetza. Manifestazio horri esker Bizkaiak jada ezagutzen du Ermuan trafikoarekin dugun arazoa zein den eta horri konponbide bat emateko saihesbidearen beharra dugula, Ermuan bizi eta inguruan errepidez bidaiatzen dugunon bizi-kalitatea hobetzeko.
Larunbateko manifestazioa erronka izan da. Mobilizatu eta parte hartzeak herritar gisa norbanako bakoitzaren konpromisoa eskatzen baitzuen, aldarrikapena egiteko gure asteburuko goiz bat eman behar baitzen. Larunbat goizean bost orduz Bilbora joan-etorriak familia askori antolakuntza puntu handiagoa eskatu digu. Erosketak aurreratzea, bazkaria prest lagatzea bueltarako, eta abar… Asteko edozein lanegunetan bezala goiz jaikitzea, eta abar… Eguraldiaren iragarpenak, euria eta egun goibela adierazten zutela ahantzi gabe. Azkenean, sasi guztien gainetik eta laino guztiek azpitik, guztia aurrera atera zen, herritarrek, beste behin, erantzun paregabea eman eta erantzukizun gorena erakutsiz. Aipagarri da baita ere, Zentro erregionaletako hogeita hamar boluntarioek eskainitako laguntza, gogotik egin baitzuten lan.
Ermuko herriak saihesbidearen proiektuari lehenbailehen ekiteko premia aldarrikatu zuen ozenki Bizkaiko hiriburuan. Ermuarren martxa ikusi eta entzun zuten pertsona askok, gure arazoaz jabetu ziren eta eragin eragozpenak ulertuz. Aldarrikapen serio, irmo eta arrazoizkoa agerian geratu zen, jai giroan bizi izan arren, gaiaren seriotasuna alde batera utzi barik. Irulitxa fanfarre ermuarrak martxa amenizatu zuen bere soinuekin. Taldeak musika jarri zion manifestariak esandako lelo eta Santixau jaietan kantatu ohi dugun abesti herrikoiari, hori bai, haren letra egokitu egin zen saihesbidearen aldarrikapena jasotzeko. Manifestazioaren ostean, Bilboko goiza girotu zuten Ledesma kalean. Giro paregabea izan zen.
Jarraian Asier Casasek laburpen gisa prestatutako bideoa eta abesti herrikoiaren bertsio berria uzten dizuegu. Eta pdf formatuko artxiboan, horren letra eta oihukaturiko leloak.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da