Aldapako maketa erakutsi eta sustapenaren berri emango du Jaureguizarrek Teresa Murgan

22.05.12
Hirigintza

Jaureguizar enpresak Ermuko Aldapan kooperatiba erregimenean eraikiko dituen etxebizitzen eskalako maketa prestatu du. Aldapa Berri Sozietate Kooperatiboaren maketa hori hainbat astez Teresa Murgako sarreran –udal liburutegi eta euskaltegiaren azpian- erakutsiko du. Promotoreko langile batek erakusketa zaindu eta hori bisitatzen dutenen kontsultak, sustapenaren ezaugarriak eta gainekoak azaltzen ditu. Erakusketa astelehenetik larunbatera bitartean dago zabalik. Astelehenetik ostiralera langilea lau eta erdietatik zortzira bitarteko ordutegian dago. Larunbatetan maketa goizeko 10etatik ordu 2etara bitartean bisitatu ahal izango da.

Horrez gain, etxebizitza horiek erkidegoko edozein pertsona interesaturi esleitzeko prozesua zabalduko da. Ermuan erroldatutako pertsonak esleipenean lehentasuna dutela ezarrita dago. Nolanahi ere, orain abestutako etxebizitza eskatu eta Ermua bizitzeko leku gisa hautatu dutenei idatziko zaie Aldapako promozioaren berri emateko, bertan erroldaturik egon ez aren.

Udala Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren (HAPN) berrikuspena egiten ari da une honetan. Plan horren bidez udalerriaren etorkizuna zehaztuko de etxebizitza, industri lur-zoru, zerbitzu eta abar definituz. Berrikuspenaren erakusketa eta agiriak San Antonioko baselizan daude ikusgai. Dena den, HAPNa udalaz gaindiko onarpena behar du, ingurumenari, industriari edo errepideei buruzko erabakiei dagokionenean, horren gain eskuduntza duten erakundeak onartu behar baitute. Hortaz, horretan epe ertain edo luzean garatuko diren sektore eta sustapenak zehaztuko dira.

Horregatik guztiarengatik, udal honen ustez kooperatiba erregimenean Aldapan eraikiko diren babesturiko etxebizitzak zozketarik gabe,horrelakoak eskuratzeko baldintzak betetzen dituzten ermuarrentzat aukera ona izan daitezke. Etorkizunean eta ekonomia errekuperatzen den heinean babesturiko etxebizitzen eskatzaileak eskainitako etxebizitza kopurua baino handiagoa izanik, horrelako bat eskuratzeko aukera murriztu egingo baitira.

Sektore horretako lanak aurrera jarraitu ahal izateko gure Udalak esku hartu behar izan du. Udalbatzak urbanizazio proiektu berria onartu duelarik, eremuak duen mendoitzari eutsi eta ziurtatzeko. Greyhound enpresak hasitako obrak bere horretan bi urte geldirik izan baitira.

Jaureguizarrrek mendoitza eutsi eta egonkortu egin du tirantedun sistema batez baliatuz. Ehun ainguraleku inguru dituen sarea jarri du, zonaldea eutsi eta indartzeko. Hasierako urbanizazioaren kostua eta egindakoaren arteko igoerari aurre gin ahal izateko Udalbatzak babestutako etxebizitzen kalifikaziotik tasatutako etxebizitzetara aldatu behar izanez.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da