Antzokiko zine komertzialak agur esango irailera bitartean, The Pelayos eta Juegos del Hambre ffilmen proiekzioarekin

23.05.12
Ermua Antzokia

Zine komertzialaren aurtengo denboraldiak bereak egin du. Aste honetako programazioa azkena izango da, irailera bitartean. Nolanahi ere, zineklubaz gozatzen jarraitu ahal izango dugu ekainean zehar. Asteko eskaintzari bihar emango diogu hasiera osteguneroko legez.

Zineklubean filma gogoangarria ikusi ahali zango dugu. Filma Take Shelter titulukoa da, Jeff Nichols zuzendariaren amerikarrarena. Take Shelter drama psikologiko hunkigarria da, non familia buru batek haluzinazioak izaten hasiko den, horien jatorria ezezaguna izanik: botere iragarlea edo gaixotasun mentala. Take Shelter egungo bizi-etsipenaren isla da eta Michael Shannon aktorearen lan bikaina du. Filmak Cannes jaialdiko Fipresci saria jaso zuen eta baita Gijoneko jaialdiaren sari berezia, biak 2011n. Take Shelter jatorrizko bertsioan gaztelerazko azpitituluekin pasako da, iluntzeko zortzietatik aurrera.

Asteburuko zine komertzialeko programazioari dagokionez larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan Los juegos del Hambre titulukoa proiektatuko da, Suzanne Collinsek idatzitako eleberri ospetsuaren egokitzapena. Etorkizun hurbilean EEBB desagertu egingo da, Panem izneko herri berri bati leku eginez. Herrialde horretan botereak bere herritarrei txapelketa batean parte hartzera derrigortuko die, bizirik ateratzen direnak soilik geratuko direlarik. Momentu honetan arrakastarik gehiena lortzen ari den thriller futurista da. Proiektatzen hasi eta lehenengo astean EEBBtan bakarrik 155 milioi dolare bildu zituen. Los juegos del hambre domeka gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko parada izango dugu.

Asteburuko pbigarren proposamena ‘The Pelayos’ da, tragikomedia entretenigarri eta oso azkarra. Eduard Cortesek zuzendu eta Daniel Brhulek protagonizatutakoa. Filmak benetako istorioa kontatzen du, kasinoetan diru guztia lortzera dedikatzen den familiaren gorabeherak kontatzen duena. The Pelayos larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako emanaldiari dagokionez, igande arratsaldeko 5etan Wish Fish, el pez de los deseos titulukoa proiektatuko da. Animaziozko filma harrigarria da, arraina jatea gorrotatzen duen Opil gaztearen istorioa kontatzen duena. Opilek abentura arriskutsua biziko du lurreko ozeano guztietako arrainak desagertu ez daitezen.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiko mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu