Athleticen eta Barçaren arteko finala pantaila erraldoian San Pelaion

24.05.12
Erakundea

Ermuarrok bihar gauean Athleticek eta Barçak jokatuko duten Errege kopako finala pantaila erraldoian eta kalean ikusi ahal izango dugu, Udalak aurreko hainbatean egin bezala San Pelaion pantaila erraldoia jarriko baitu. Udalak herritarren gehiengoaren sentimenduarekin eta Bizkaian nahiz gure lurraldean –nahiz estatuan edo atzerrian- bizi dugun pasioarekin bat dator. Itxaropena eta txapelketa irabazteko esperantza oso hedaturik baitago leku guztietan. Kolore zuri gorrien aldeko grina, uste baino askoz haratago doa ezbairik gabe.

Emankizuna zuzenean eskaini ahal izateko Udalak ikus-entzunezko enpresa bat kontratatu du, zeina San Pelaioko kioskoan pantaila erraldoia jartzera etorriko den. Partida gaueko hamarretan jokatuko den arren, emanaldiari lau ordu lehenago hasiera emango zaio, norgehiagokaren aurreko minutu eta gora–beherak giro betean bizi ahal izateko parada emateko zaletuei.

Giro onena ziurtatuta dugu bihar Ermuan. Athletic zale amorratua dugu Herri Muga taldeko kideek hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hori horrela, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera trena ibiliko da herriko kaleetan zehar umeen gozamenerako. Arratsaldeko sei eta erdietan Irulitxa fanfarreak alea aterak oda bere soinu eta musika alaiarekin arratsaldea eta partida aurreko orduak girotzeko. Partida irabaztea eta kopa ekartzea besterik ez zaigu falta. Ondo pasa eta Aupa Athletic!

Ezaugarriak

  • Led teknologiako pantaila, 5 m-ko zabalera x 3 m-ko altuera izango duenak.
  • Formatu panoramikoa: 16:9.
  • Soinua: 6000 Wko potentzia.
  • Pantailarako egitura eta soinu ekipoa.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26