Zuri, beltz, immigrante eta bertako… baina pertsonak, beste ezeren gainetik!

28.05.12
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Immigrazio Jardunaldien XII. edizioa gauzatuko da Ermuan aste honetan. Jardunaldiak gaur maiatzaren 28an hasiko eta ekainaren 2ko larunbatean bukatuko dira. Jardunaldion antolatzaileak herriko Garapenerako Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunde (GKEak) dira, hain zuzen ere ondorengoak: Egoarbitza Misio Taldea; Komite Internazionalistak; Caritas; Huancavelicaren Lagunak; Ayuda en Acción; eta Saharar herriarekiko Lagunen Elkarteak, Urko-Punta taldea eta Maishule. Halaber, ikastetxeen, Mudo-Drogoten, Antxitxiketan aisialdi taldearen, udal liburutegiaren, eta Innobasqueren eta AZRAF taldearen laguntza jaso dute.

Egitarauak udalaren diru-laguntza jaso du, udal nazioarteko lankidetza departamentuaren finantzazioa baitauka. Egitarauari asteazkenean emango zaie hasiera herri eztabaida parte-hartzaile batekin, non ‘Immigrazioari buruzko itun soziala euskadin’ izango den hizpide eta ardatz. Ekitaldia Innobasque fundazioak dinamizatuko du, Izarra Centren egingo da, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera.

Ostegunean zineklubeko emanaldia izango da, non ‘Almanya’ titulukoa proiektatuko den. Ostiralean olerkari Berebereen poesia emanaldia egingo da eta larunbatean, ekainak 2an itxiko kulturen arteko jaialdia. Ekitaldien ordu eta leku zehatzen berri izateko, ikus behean uzten dizuegun egitaraua.

Krisialdi ekonomikoa areagotuasren testuinguruan datozkigu berriz jardunaldiak. Horren harira programak honakoa dio: “Langabezia gero eta kezkagarriago da. Etengabeko murrizketa iragarkiak, osasunean, hezkuntzan, pentsioetan, mendeko pertsonentzako laguntzetan eta abarretan. Lan erreforma, etxetik kaleratzeak, Gobernua krisiaren aitzakiarekin hartzen ari den neurri guztiak etorkizunari beldurrez begira diezaiozun eragiten dute, gureari eta gure seme-alabenari”. Idatziak ondokoa gehitzen du, “Botere politiko eta ekonomikotik interes handia dago egoera honen errua etorkinei bota diezaiegun, ez begiratzeko bankuei eta finantza-kapitalari, krisi honen eragileei, hain zuzen. Agintzen dutenek ondo dakite sarri gutxiago kostatzen zaigula arazoen errua ahulari botatzea boteretsuei aurre egitea baino”.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan