Udalbatzarra asteazkenean bilduko da hilabeteari dagokion Osoko Bilkuran

28.05.12
Erakundea

Udalbatzak hileko Osoko Bilkura egingo du asteazken arratsaldean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Eguneko gai-zerrenda sei puntuk osatzen dute. Lehenengoan aurreko bilerako akta onartuko da.

Bigarren eta hirugarren puntuetan diru kontuak jorratuko dira. Lehenik, kreditu gehigarrien bidez, indarrean dagoen udal Aurrekontuan egingo den -1ngo espedientea- aldaketa onartuko da. Bigarrenik, Udal Kirol Erakundearen zerbitzuengandiko 2012 urterako tasa arautzen duen indarreko Ordenantza Fiskalaren zati bat hasierako izaera onartuko da. Laugarren puntuan, Udal Kirol Erakundea Tokiko Erakunde Autonomiadunak kudeatu eta administratutako udal kirol-instalazioen erabilera-araudia behin-betiko onartuko. Bosgarren puntuan Sexu askatasunari eta dibertsitateari buruz Bizkaiko Foru Aldundiak plazaratutako adierazpena jorratuko da.

Seigarren eta azken puntuan, eskari-galderak tratatuko, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26