Immigraziorako itun soziala Euskadin. Elkarbizitzaren aldeko konpromisoa
Eusko Jaurlaritzaren Immigrazioko zuzendariak, Miguel Gonzalezek, Immigraziorako itun soziala Euskadin. Elkarbizitzaren aldeko konpromisoa izeneko ekimena aurketuko du bihar arratsaldez Ermuan. Gonzalezekin batera herriko alkate Carlos Totorika izango da, Izarra Centre eraikin berrian arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera egingo den eztabaida parte hartzailean. Eztabaida hori Innobasque erakundeko Gotzon Bernaola teknikariak dinamizatuko du eta bertan izango da, baita ere, Imanol Zubero, soziologoa.
Eztabaidaren jarduera hau Immigrazio udal Zerbitzuak antolatu du eta atzotik Ermuan gauzatzen ari garen Immigrazio Jardunaldien XII. egitarauaren baitan dago. Jardunaldien aurtengo edizioaren leloa Zuri, beltz, immigrante eta bertako… guztiaren gainetik pertsonak! Giza-eskubideak pertsona ororentzat da.
Eusko Jaurlaritza Euskadiko Immigrazioaren aldeko Itun Soziala - Bizikidetzaren aldeko konpromisoa ekimena sustatzen ari da. Ekintza horrekin, hiru helburu lorlu nahi dira:
- Gizarte eta erakundeen kordio zabal bat lortu, gizartearen gero eta aniztasun handiagoa kudeatzeko oinarri izango diren printzipioen inguruan, eta horrek eskaintzen dituen aukeren ikuspegitik.
- gizarte-eragile eta erakunde-eragile guztiei hemen biltzen diren alderdi jakin batzuen inguruan zenbait konpromiso beren gain•hartzeko eskatu.
- Gizarteari etorkinak etortzeak suposatzen duen gizarte-eraldaketaren prozesu handia positibotzat hartzeko mezua bidali.
Jardunaldion antolatzaileak herriko Garapenerako Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunde (GKEak) dira, hain zuzen ere ondorengoak: Egoarbitza Misio Taldea; Komite Internazionalistak; Caritas; Huancavelicaren Lagunak; Ayuda en Acción; eta Saharar herriarekiko Lagunen Elkarteak, Urko-Punta taldea eta Maishule. Halaber, ikastetxeen, Mudo-Drogoten, Antxitxiketan aisialdi taldearen, udal liburutegiaren, eta Innobasqueren eta AZRAF taldearen laguntza jaso dute.
Egitarauak udalaren diru-laguntza jaso du, udal nazioarteko lankidetza departamentuaren finantzazioa baitauka.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan