Unda Sailburuak eta Goikolea sailburuordeak Izarra Centre bisitatu eta ezagutu dute
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, Bernabe Unda, eta bere kabineteko Berrikuntza eta Teknologi sailburuordea, Juan Ignacio Goikolea, Ermuko Izarra Centre eraikinak enpresa teknologikoentzat eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutu dituzte. Agiantariek gaur goizean Izarran egon dira azpiegituraren dohainak eta ekipamenduen berri jasotzen. Carlos Totorika alkateak eta gobernu taldekide diren J.L. Araujo eta J.L. Clemente, gidari lanak egin dituzte, eraikin berriaren errealitateak ezagutarazteko. Unda eta Goikolea behe solairuko zen lorategian egon dira, eta baita lehen solairuko enpresa hazitegian eta toki-garapeneko bulegoetan. Jarraian laugarrenera igo dira leku komunak, bideokonferentziak egiteko aretoan eta sarrerako atrioaren gaineko terrazan. Ondoren politikariek eta teknikariek osaturiko taldea lan-saio batera bildu da, sakontasunez herrian gauzatzen ari garen zuntz optikoko sarearen proiektuaz mintzatzeko eta estrategikoak diren bestelako proiektuez ere berba egiteko.
Ermuak ia 20 milioi euro inbertitu ditu eraikina jasotzen eta hori hornitu edo janzten. Horrez gain, beste sei milioi erabiliko herrian zuntz optikoko sare publikoa prestatzen. Sare publiko propioa, non nahi duten telekomunikazioko enpresek egun dagoen euskarririk azkarren eta fidagarrienean zerbitzuak eman ahal izango dute. Sare horrek datu transmisiorako kapazitate altua eta abiadura oso azkarra ditu ezaugarri gisa. Ehun megabyte (MB) erreal eta simetriko, hau da bai datuak jaisteko eta baita datuok sarera igotzeko prozesuan.
Eraikina eta zuntz optikoko proiektua %50ean gutxi gorabehera errekurtso propioekin eta modu onean lortutako kredituekin finantzatu ditugu. Errekurtso propioak, Udalak aldez aurretik egindako operazio arrakastatsuetan lortutakoak izan dira (Tenneco Automotive eta Zubi-Ondo enpresen lekualdatzea, esaterako). Eman dizkiguten kredituek, aldiz, teknologia eta berrikuntzan inbertitzeko baldintzarekin lortu ditugu, udalerriko ehun ekonomikoa zabaldu eta handitzeko helburuaz. Eraikina egiten Espainiako Gobernuko Berrikuntza Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak lagundu dute, kopuru ezberdineko hainbat diru utzi eta emanez.
Eraikin ezberdina, bestelakoa eta desberdintzailea
Eraikinak bi zati eta osagai ezberdin ditu. Lehenengoan, enpresa hazitegira eta ekintzaileen zentroa daude. Horiek lehenengo hiru solairuak hartzen dituzte. Sarrerako atrioaren azpitik. Espazio hori eta bertako zerbitzuak kultura ekintzaile suspertzeko helburua dute, herriko ehun ekonomikoa handitu eta anitzagoa egite aldera. Ekintzailetzaren alde egiteko lan eredu desberdina da, horretan gizarte eta ekonomi eragile hainbat parte hartzen dutelarik: enpresa, unibertsitate, teknologi zentro eta gura udala. Eragile guzti horiek pertsonen trebakuntza alorrean dihardute; talentua eta baliabideak erakartzeko asmoz, balio erantsi handia duten ekimenak bultzatzeko.
Bigarrenean, enpresei saltzeko edo alokatzeko loakalak ditugu. Horiek bosgarren solairutik hamabira bitartean daude. Horiek enpresentzako oso egokiak dira, azpiegitura aurreratua eta moduluetan antolatu daitezkeelarik. Aukera horren xede da, ekonomia dibertsifikatzea, eta kualifikazio maila altua duten langileek hiriburuetara edo hiri handiagoetara joateari uko egin eta bertan geratu daitezela.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n