Zamalan-guneen diagnostikoa

01.06.12
Hiritarren Segurtasuna

Udaltzaingoa udalerrian dauden zamalan-guneen diagnostikoa egiten ari da, salgaiak banatzeko behar diren espazio eta denborak hobetze aldera herritarrek egin dituzten eskaerei behar bezala erantzun ahal izateko.

Horretarako, inkesta bati erantzuteko eskatu zaie merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduen titularrei. Inkesta horren bidez zuzenean jakin nahi ditugu zamalanen inguruan herrian diren premiak eta ahalik eta informazio gehien bildu behar dugu, konponbiderik egokiena eman ahal izateko.

Egun dauden zamalan-guneak behar bezala kokatuta dauden jakin nahi dugu, beste gunerik behar den horretarako eta, behar izanez gero, zamalan-gune horien jarduera-ordutegia bertako establezimenduen premiei hobeto egokitu beharrik dagoen.

Behin diagnostikoa amaituta, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteari sektorea ordezkatzen duen erakundea delako aurkeztuko dizkiogu emaitzak eta hartu beharreko neurriak adostuko ditugu. Udaltzaingoak bere aldetik, kamioi, furgoneta, eta bi jarlekuko ibilgailu mistoentzat, azterketa teknikoko txartelaren arabera salgaiak garraiatzeko baimena duten ibilgailuentzat erreserbatutako zamalan-guneak errespeta daitezela zainduko du, turismoak kanpoan utzita.

Azken finean, banatze-lanetan aritzen diren profesionalen eguneroko lana kontutan hartu eta erraztu nahi dugu, saltegiek beraien merkataritza-jarduera normaltasunez egin dezaten, eta leku bat izan dezatela ondo aparkatzen denborarik alferrik galdu gabe, edo trafikoko araurik hautsi beharrik gabe, bide publikoaren beste erabiltzaile batzuek zamalanetarako guneak behar dituztenentzat erreserbatutakoak- behar ez bezala erabiltzen dituztelako.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko