XII Ermuko Inmigrazio Jardunaldien balorazioa

04.06.12
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

XII Ermuko Inmigrazio Jardunaldiek amaitu ondoren Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak positibotzat hartu ditu hiritarren partaidetza pasa den urtekoak baino askoz handiagoa izan delako.

Aurtengo edizioa Arcadi Oliveres kataluniako ekonomistaren konferentziarekin hasi da. Arkadi Ekonomia Zientzietako irakasle katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatea Autonomoa eta 15-M mugimenduaren erreferente intelektuala da. Berak gaur egungo ekonomia eta finantza-krisiaren gakoak eta bere eraginak migrazioetan azaldu die Ermua Antzokian bildu ziren 400 pertsonei.

Gero Inmigrazioaren aldeko Itun Sozialari buruzko eztabaidarekin jarri da. Miguel González Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazio-zuzendariak eta Imanol Zubero, UPV-EHUren irakasleak jardunaldia aurkeztu dute. Ekitaldian 40 pertsona inguruan, herriko 30 gizarte eta kultur talderen ordezkariak bildu ziren.

Lobiano Kultur Gunearen auditorioa jendez beteta geratu zen Ahmed Benseddik eta Khaled El Yahyaoui olerkia berebereen poesia emanaldian, Marokoko olerkari ospetsuak dira eta.

Zinema eta normalean urtero gure herrian ospatzen den kultur-arteko jaia bildu da hainbat jatorrietako ermutarren kultur eta gizarte erakusgarriak. Hortaz, Mali, Nigeria, Nicaragua, Bolivia, bereber eta sahararen gizartea , Argelia, Colombiako ordezkariek parte hartu dute.

Ermuan elkarrekin bizi diren ezberdinetako kulturei ikuspena eta onarpena laga die eta dibertsitatea ospatzen den jaiaren bidez pentsaketa, ezagutza eta eztabaida (hiritarren partaidetzarekin) konbinatzeko gai den jardunaldiak amaitzen du. Inmigrazio zerbitzuak eskertu nahi die parte hartu duten pertsonei.

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.25
‘Mila kolore, bihotz-taupada bakarra’

Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan
Imagen
26.05.25
2025eko arrazakeriaren aurkako astea

Erakusketa batek gaurkoan hasiera emango dio eta larunbatean kulturen arteko jaialdiarekin itxiko den egitarauari
Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu