Zineklubak ‘Les Lyonnais’ proiektatuko du
Aste honetako zineklubak ‘Les Lyonnais’ tituluko filma proiektatuko du, ostegun arratsalderako. Filma frantsesa da, Olivier Marchal zuzendariarena. Thriller bizi bizia da, 70. hamarkadan Frantzian Liondarrek izeneko taldeak protagonizaturiko lapurretak kontatzen dituena. Pelikula bortitza da, erritmo bizikoa, suminaldi eta haserrez beterikoa. Les Lyonnais filmean aipagarri da protagonistak, Gerad Lanvin aktoreak, egindako lan eta interpretazio aparta.
1970. hamarkadan Frantzia erdia lapurtzen ibili zen Les Lyonnais taldeko kide izan ondoren, Edmond Vidal, Momon goitizenez ezagutzen zena, orduko legez kanpoko bizitzaz erretiraturik bizi da. Bere zazpigarren iloba jaio ondoren, legez kanpoko munduan berarekin hasitako Serge lagun-mina atxilotua izan dela jakiten du, 13 urtetan justiziari muzin egitea lortu arren. Elkarren arteko leialtasun eta lotura estuak eragina izango du, Momonek laguna espetxetik ateratzen saiatzea bururatuko baitzaio. Bide batez, filmak gazterian bi lagunen legez kanpo bisitakoak kontatzen ditu.
‘Les Lyonnais’ jatorrizko bertsioan proiektatuko da, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Filmak 102 minutu irauten ditu. Sarrerak, 3,5 euro balio du.
Argibide gehiagorako, ikus Antzokiko mikrositea.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu