Lehendakari Patxi Lopez, en San Pelayo, con el programa 'Nahiko'
Emakundek sustatzen duen Nahiko programaren aplikazio praktikoa ezagutu du gaur Lehendakariak, Ermuko San Pelayo ikastetxean. Patxi Lopez San Pelayo ikastetxea bisitatu du gaur goizean eta aurtengo ikasturtean Berdintasunerako, Errespeturako eta Biolentzia-ezarako Hezkidetza helburu duen Nahiko programan ibilitako irakasle eta ikasleekin elkarrizketatu da. Lehendakariarekin bat bisitan izan dira baita ere Emakunde institutuko zuzendaria den Maria Silvestre eta herriko alkatea, Carlos Totorika. Ekitaldian bertan izan dira baita Udalbatzako Lorena López, Natividad Alonso, José Luis Araujo, Félix Prol eta Fernando Lecúmberri alkateorde eta zinegotziak.
Patxi López irakasleekin hitz egin eta Lehn Hezkuntzako hiru zikloetan erabiltzen diren Nahiko programako materialak ikusi ditu. Ikastetxean egitaraua koordinatzen duten Ainara Revilla eta Lourdes Gallastegi irakasleen azalpenak jaso ditu, esperientzia abiapuntu izanik. Esperientziaz pentsatzen dutena eta duten balorazioa ere eman diote Lehendakariari, ikastetxeak egindako ibilbidearen berri emanez. Materialaren ezaugarri nagusiak deskribatu eta horiek erabiltzearen arrazoiak ere gehituz. Eraikinean barrena ibili eta gero, ikastetxeko irakasleekin eta bildutako agintariekin argazki oroigarria atera dute.
Jarraian taldea Lehen Hezkuntzako bigarren mailako gela batera joan da, ikasleekin zuzenean solasean jardun eta lan egiten duten unitate didaktiko eta fitxa ereduak ikustera. Gelako kideek ongi etorria eman eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen Lagunen itzala kanta eta dantzatu diote bisitariei. Kanta horretan norbanakoak lagun, familia eta gainerakoekin eduki beharreko konpromiso pertsonalaz mintzatzen da. Gelako ikasle eta anai biki biren urtebetetze eguna zenez, zorion kanta ere kantatu dute. Ordezkari politiko eta arduradunek umeen alaitasunarekin bat egin eta kantuan eta dantzan egin dute, giro alaian. Gaztetxoek etxeko zereginak, ardura eta erantzukizunak, aisia edo kirola naturaltasun osoz konpartitzeko idea oso sakon barneratuta dituztela frogatu ahal izan dute. Etorkizunean izan nahi duten lanbideak zeintzuk diren eta musikari gogokoenak ere agerrarazi dizkiote Lehendakariari.
Bisitari amaiera eman aurretik ikasleek opariak banatu dizkiete Lopezi, Silvestreri eta Totorikari, eta baita Nahiko programako materialen egileei. Gaztetxoek programaren barne marraztu eta betetzen dituzten fitxen bilduma jasotzen zuen koaderno bana eman diete.
Berdintasuna, Errespetua eta Biolentzia-eza xede dituen Hezkidetza Programa da ‘Nahiko!’. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da. Programa honen oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Nahiko Programaren helburu nagusia alor orotan neskato eta mutikoen gaitasun garapen integrala sustatzea da, sexuarekiko independenteki, abilezia maskulino nahiz femeninoak baloratuz.
Programak, lehen hezkuntzako ikaslegoari zuzenduta, hamazortzi unitate didaktiko ditu, aski zabalak; ikasturte eta eskola-maila bakoitzeko hiru. Unitate didaktikoak irekiak dira, eta erraz egokitu dakizkieke ikastetxe bakoitzaren programazioei, moduluka atonduta daudenez gero. Gainera, oso egokiak dira tutoretzako, elkarbizitzako eta antzeko arloetako egitasmoetarako, nahiz eta kurrikulumaren beste arlo batzuetan ere erraz txerta daitezkeen, hala nola euskaran, gaztelanian, inguruaren ezagutzean, plastikan eta abarretan.
Ikasleekin egin beharreko lana hiru hilabeteko unitate didaktiko baten inguruan dago antolatuta; badu irakasleentzako gida didaktiko bat, bai eta hainbat material eta joko osagarri ere, hainbat eratako formatutan prestatuta, jarduerak egiteko; orobat, lan-koaderno batzuk ditu ikasleentzat (ikasgelan erabiltzeko) eta familientzat (etxean erabiltzeko).
San Pelayo ikastetxea gizarte-laneko kooperatiba bat da egun, Cespe, S.Koop izena duena. Ermuko ikastetxerik zaharrena da. 2013an sortu zenetik mende erdi beteko du eta 25 urte kooperatiba denetik. Orain hogeita hamaika (31) irakasle ditu eta haur, lehen eta bigarren hezkuntza dabiltzan hirurehun ikasle baino gehiago.
Fuente: Irekia - Gobierno Vasco
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere