Sakonako mendi hegala egonkortzeko lanek bost hilabete iraungo dute eta Viconsa enpresak egingo ditu

15.06.12
Erakundea

Sakonako mendi hegala egonkortzeko lanek bost hilabete iraungo dute eta Viconsa enpresak egingo ditu 941.640 eurotan. Lanak berehala hasiko dira, Eusko Jaurlaritzak, enpresak, zuzendaritzak eta gure Udalak asteazken hontean zuinketa-akta egin eta sinatu baitzuten. Asteazken arratsaldean bertan alkateak eta hirigintza alorreko zinegotziak eta zuzendariak Sakona auzoko bizilagun eta kaltetuekin bildu ziren ostera ere. Bilera horretan mendi hegala behin betikoz eutsi eta egonkortzeko proiektua esleitu izana eta lanen gorabeherak izan zituzten hizpide. Aurreikusitako epe eta kronologia eta gauzatuko diren lanen zehetasun emanez laburbildurik. Eusko Jaurlaritzak onartu eta esleitu duen proiektua mendi magal osoa barne hartuko baitu, jausitako hegalera mugatu beharrean soilik.

ko Jaurlaritzako teknikariek lana Viconsa enpresari ematea proposatu zuten. Esleipena egiteko lehenetsi diren irizpideak ondorengoak izan dira: eskaintza ekonomikoa, lanak burutzeko epea eta auzokideei lanek sortuko dizkieten eragozpenak gutxitzen lagundu dezaketen jarduerak gauzatzea, esterako hautsa eta zarata kontrolatzea, eta trafikoa kudeatzea. Viconsa enpresak aste honetan bertan obra-etxolak ekarri eta jarri ditu zonaldean.

Hamabos-hamasei automobil daude kaltetuta Sakonan, horien peritu-txostenak, jada, Jaurlaritzak dituelarik

Carlos Totorikak bertaraturiko auzokideei lanak zertan izango diren laburbildu zien. Ezponda burura iristeko bidea egiten jarraituk oda, bertara iritsi eta zonaldea hondeatu eta zehazteko, mugituta dagoen guztia eraitsiz. Material eta hondakin guztiak bildu eta atera egingo dira, bidea garbi uzteko eta bertan garabia jarri ahal izateko. Garabiaz baliaturik buloi eta ainguraketa-takoak sartuko dira, gainetik sare metalikoak jarrita uzteko. Egonkortasuna berreskuratzeko proiektu horrek mendi magal osoa barne hartuko baitu, jausitako hegalera mugatu beharrean soilik. Azkenik apirileko gertakizun hartan urbanizazioan gertatutako kalteak konponduko dira, estareko farolak, barandak, baldosak eta abar…

Obrez gain, alkateak ibilgailuetan kalteak izandako edo horiek galdutako pertsonei esan zien udalak jada entregatu dizkiola Jaurlaritzari aseguru-etxeek bezeroen kalteak baloratzeko luzatu dituzten peritu-txostenak. Bi zati eta egunetan eraman ziren txostenok Jaurlaritzara, erdia maiatzaren 24an eta gainerakoak ekain honetako zazpigarren egunean. Istripuan hamabost auto kaltetu ziren, hamaseigarren bat harrien azpian jarraitzen duelarik ustez. Hura atera bitartean ezin daiteke salketa izapidetu ez eta kalte-ordain espedientea egin. Beraz, itxaron egin beharko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua