Lehen milia herrikoi eta egokituaren proba deitu du Bidari elkarteak

15.06.12
Ermua Antzokia

Ermuan korrituko den lehen milia herrikoi eta egokituaren proba deitu du Bidari elkarteak, Gaztela eta Leoneko Zentro Kulturaleko kirol atalaren eta hainbat babesleren laguntzaz. Proba igandean korrituko da San Pelaio parkearen inguruko kaleetan, goizeko hamarretatik eguerdira bitartean. Hainbat kategoria izanen dira benjaminetatik hasi eta heldu eta adinezkoetara bitartean. Adinaren arabera kategoria bakoitzak irteera ordu ezberdina du, xehetasunak ikus behean uzten dizuegun kartelean. Zirkuituak 537 metroko luzera du, hortaz egokitutako milia korritzen dutenek 1.611 metro beteko dute, hiru buelta eman behar baitituzte. Izen ematea doakoa da eta posta elektroniko bidez egin daiteke, bidarikirolak@yahoo.es eta bidariasociacion@yahoo.es postontzira idatziaz. Eta baita ere irteera eta helmuga puntuan proba hasi baino ordu erdi lehenagora artean. Interesatuek NAN erantsi edo aurkeztu beharko dute, kasuan kasu. Bidarik miliaren estreinako ekimena sustraitu eta datozen urteetan mantentzeko asmoa azaldu du.

Bidari da Ermuko minusbaliatu fisikoak biltzen dituen elkartea. Hori 1994. urtean eratu zen eta harrez geroztik lanean dihardu kideek gizarteratu eta horretan eroso senti daitezen, mugei aurre eginez. Horretarako, informazioa ematen eta lan-munduratzea lortzearen alde ahalegintzen dira. Horrez gain, bazkideei izapideak egiteko laguntza ematen diete, esaterako ibilgailua erosteko minusbaliotasunaren ziurtagiria lortzen, eta abar… Bidari elkartea une honetan oro har pertsonen erabateko garapena lortzeko ahaleginetan buru-belarri segitzen du eta, baita ere, bazkideen artean kirola sustatzeko lanetan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean