'Anda jaleo' Antzokian ikusgai, aurkeztu zenetik urte beteren bueltan

15.06.12
Ermua Antzokia

STP Producciones, ‘Anda Jaleo’ antzezlana dakar guar gauean Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Ikuspuntu historiko doitudun tragikomedia interesgarri hau aurkezten digute Antzokian, non Federico Garcia Lorcaren testuak egokitu diren. Sarrerak 10 euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda.

Antzelana iazko martxoan aurkeztu zen eta ordutik gelditu gabe dabiltza oholtzarik oholtza. Nazioartean ere izan dira, Buenos Aires hiriburuan (Argentinan) bira egin baitute. Obran aldaketa bat ere egin dute, antzezleetariko bat aldatu egin baitute, Mikel Areitio eta Alain Kortazar ermuarrekin batea lanean izango da Marcelo Dorto antzezlean, hasierako Jesus Pardo ordezkatuz. Obrako zuzendaria: Susana Toscano da.

Sinopsia

Gaur hiru pertsonaia enblematiko bildu dira beren sortzailea aurkitzeko. Lurra eman nahi diote behar bezala Federico García Lorcari, eta ez daude prest egun bakar bat gehiago itxaroteko. Hala ere, segurtasun indarrak azaldu eta atxilotu egiten dituzte. Gartzelan denetarik gertatuko da: tirabirak, apaiz bati egindako aitorpenak, errezoak, egoera barregarriak, une tragikomikoa keta abar luze bat.

Anda jaleo! Ikusi eta herriko semeen talentuaz gozatzeko antzerki proposamena. Merezi du, ez ezazu galdu aukera!

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu